
227. zk., 2025eko azaroaren 25a, asteartea
- Bestelako formatuak:
- PDF (116 KB - 1 orri.)
- EPUB (103 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Beste iragarki ofizial batzuk
SEGURTASUN SAILA
5026
IRAGARKIA, zeinaren bidez epatzen baitira Vitoria-Gasteizko Administrazioarekiko Auzien 3 zenbakiko Epaitegian izapidetzen ari den 148/2025 prozedura arruntean interesa dutenak.
Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiako zuzendari nagusiak erabaki du Vitoria-Gasteizko Administrazioarekiko Auzien 3 zenbakiko Epaitegira bidaltzea honako prozedura honi buruzko administrazio-espedientea:
148/2025 prozedura arrunta, Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiako zuzendari nagusiaren 2025eko martxoaren 4ko Ebazpenaren aurkakoa. Ebazpen horren bidez, 2022ko uztailaren 14ko ebazpenak deitutako Administrazio Bereziko Eskalan, Suteak Prebenitzeko eta Itzaltzeko Zerbitzuaren klasean, azpieskala operatiboan, Euskal Autonomia Erkidegoko Suteak Prebenitzeko eta Itzaltzeko Zerbitzuetako suhiltzailearen kategorian sartzeko hautaketa-prozeduran praktiketako funtzionarioen praktikaldia hastea xedatu zen. Prozedura hori egun bereko beste ebazpen baten aurka ere aurkeztu da. Ebazpen horren bidez, prestakuntza-ikastaroko kalifikazioak argitaratu ziren. Prozedura hori aurkeztu zuten hainbat hautagaik.
Horregatik, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legeak 49.1 artikuluan xedatutakoaren arabera, prozeduran interesa duten pertsonak epatzen dira, bederatzi eguneko epearen barruan, iragarki hau Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera, Vitoria-Gasteizko Administrazioarekiko Auzien 3 zenbakiko Epaitegira bertaratu ahal izateko, egoki baderitzote, beren legezko interesen alde egiteko.
Arkauti, 2025eko urriaren 28a.
Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiako zuzendari nagusia,
JON GURUTZ GOMEZ GOICOLEA.
RSS