Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

227. zk., 2025eko azaroaren 25a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

JUSTIZIA ETA GIZA ESKUBIDEEN SAILA
5021

EBAZPENA, 2025eko azaroaren 14koa, Memoriaren, Bizikidetzaren eta Giza Eskubideen Institutuko zuzendariarena, zeinaren bidez ebazten baita Euskal Autonomia Erkidegoko elkarteek edo fundazioek memoria historikoa eta demokratikoa berreskuratzeko proiektuak egiteko 2025. urterako dirulaguntzen deialdia.

Memoriaren, Bizikidetzaren eta Giza Eskubideen Institutuko zuzendariaren 2025eko abuztuaren 29ko Ebazpenaren bidez, memoria historikoa berreskuratzeko proiektuak diruz laguntzeko 2025eko deialdia egin zen (EHAA, 168 zk., 2025eko irailaren 5a).

Ebazpen horren 13. artikuluan izendatutako epaimahai kalifikatzaileak dirulaguntzak emateko egindako proposamena aztertuta, honako hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Onartzea I. eranskinean ageri diren entitateek atzera egiteko aurkeztutako eskabideak, eranskinean bertan ematen diren arrazoiak direla eta.

Bigarrena.- Ez onartzea II. eranskinean ageri diren entitateek aurkeztutako eskaerak, eranskinean bertan ematen diren arrazoiak direla eta.

Hirugarrena.– Dirulaguntzak ematea III. eranskinean zerrendatutako entitateei (kopuruak eranskinean bertan adierazten dira). Minimis laguntzak direnez, bete beharko dute Batzordeak 2023ko abenduaren 13an onartutako 2023/2831 (EE) Erregelamendua, minimis laguntzei Tratatuaren 107. eta 108. artikuluak aplikatzeari buruzkoa (EBAO, L 2831. zk., 2023-12-15ekoa).

Laugarrena.– Ebazpen honek ez dio amaiera ematen administrazio-bideari, eta, beronen aurka, gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Memoriaren, Bizikidetzaren eta Giza Eskubideen Institutuko lehendakariari, hilabeteko epean, ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera, hala ezarrita baitago Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 112. artikuluan eta hurrengoetan.

Bilbao, 2025eko azaroaren 14a.

Memoriaren, Bizikidetzaren eta Giza Eskubideen Institutuaren zuzendaria,

ALBERTO ALONSO MARTIN.

(Ikusi .PDF Fitxategia)

Azterketa dokumentala