
227. zk., 2025eko azaroaren 25a, asteartea
- Bestelako formatuak:
- PDF (163 KB - 7 orri.)
- EPUB (386 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
BESTELAKO XEDAPENAK
KULTURA ETA HIZKUNTZA POLITIKA SAILA
5017
EBAZPENA, 2025eko azaroaren 12koa, Kulturako sailburuordearena, 2025-2027 aldirako Euskal Kultura Ondarearen garrantzia azpimarratu eta hedatzeko dirulaguntzak emateko dena.
Jaurlaritzako lehenengo lehendakariorde eta Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuaren 2025eko ekainaren 11ko Aginduaren bidez (ekainaren 18ko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria, 114. zk.), 2025-2027 aldirako Euskal Kultura Ondarearen garrantzia azpimarratu eta hedatzeko dirulaguntzak arautu eta horietarako deialdia egin zen.
2025eko urriaren 16an, Kultura Ondarearen, Jabetza Intelektualaren eta Lege Gordailuaren zuzendariak ebazpen-proposamena egin zuen, aipatutako aginduan ezarritako balorazio-irizpideak eta jasotako eskabideak baloratzeko eratutako balorazio-batzordeak egindako aktaren edukia kontuan hartuta.
Hori guztia kontuan hartuta, honako hau
EBAZTEN DUT:
Lehenengoa.– Ez onartzea I. eranskinean adierazitako eskabideak, bertan zehaztutako arrazoiengatik.
Bigarrena.– II. eranskinean zerrendatzen diren pertsona eta erakunde eskatzaileei dirulaguntzak ematea, zehazten diren zenbatekoen arabera. Diruz lagun daitekeen zenbatekoa da, aurkeztutako dokumentazioa aztertu ondoren, dirulaguntza aginduaren 2. artikuluaren arabera diruz lagun daitekeena.
Hirugarrena.– Eskatutako dirulaguntza ukatzea III. eranskinean zehazten diren pertsona eta erakundeei, bertan zehaztutako arrazoiengatik.
Laugarrena.– Onuradunak dirulaguntzak arautzen dituen Aginduak ezarritako baldintzen mendean geratzen dira, bai eta Euskadiko Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorraren eremuan indarrean dauden gainerako baldintza orokorren mendean ere.
Diruz lagundutako jarduera guztiak amaitzeko gehieneko epea 2027ko azaroaren 30a da, agindu arautzailearen 7. artikuluan xedatutakoaren arabera. Hala ere, diruz lagunduko diren jarduerak hasita egon beharko dira edo hasi beharko dira 2025eko ekitaldiaren barruan.
Dirulaguntza aginduaren 22. artikuluan aurreikusitakoaren arabera ordainduko da.
Emandako dirulaguntzen justifikazioa eta likidazioa aginduaren 24. eta 25. artikuluetan xedatutakoaren arabera egingo dira, eta, nolanahi ere, diruz lagundutako jarduerak justifikatu egin beharko dira, gehienez ere:
– 2025ean gauzatzekoak diren jarduerak: 2025eko abenduaren 15era arte, egun hori barne.
– 2025-2026 epealdian gauzatzekoak diren jarduerak: 2025ean gauzatutako jarduerak, 2025eko abenduaren 15era arte; 2026an gauzatutako jarduerak, berriz, 2026ko abenduaren 15era arte (egun horiek barne).
– 2025-2027 epealdian gauzatzekoak diren jarduerak: 2025ean gauzatutako jarduerak, 2025eko abenduaren 15era arte; 2026an gauzatutako jarduerak, 2026ko abenduaren 15era arte, eta 2027ko azaroaren 30era arte gauzatutako jarduerak, 2027ko abenduaren 15era arte (egun horiek barne).
Diruz lagundutako jarduerak gauzatu direla justifikatzeko, eskabidearekin batera aurkeztu den aurrekontua hartuko da ardaztzat, eta, horrekin batera, aginduaren 24. artikuluan ezarritako gainerako alderdiak.
Bosgarrena.– Agindu honen babesean eman beharreko dirulaguntzak zatika ordainduko dira, era honetan:
– Lehenengo zatian, emandako dirulaguntzaren herena ordainduko da, behin 19.a) artikuluan aipatutako epea igaro ondoren, betiere berariaz uko egiten ez bazaio.
– Gainontzekoa ebazpen honen II. eranskinean ezarritako zatikatzearen arabera ordainduko da, gastua justifikatu ondoren.
Seigarrena.– Ebazpen hau interesdunei jakinaraztea.
Zazpigarrena.– Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea, Dirulaguntzen Araubidea Erregulatzen duen abenduaren 21eko 20/2023 Legearen 26. artikuluarekin bat etorriz, herritar orok horren berri izan dezan.
AZKEN XEDAPEN BAKARRA
Ebazpen honen aurka, gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal zaio Eusko Jaurlaritzako lehenengo lehendakariorde eta Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuari, hilabeteko epean, interesdunek ebazpena jaso eta biharamunetik aurrera edo, hala badagokio, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik aurrera.
Vitoria-Gasteiz, 2025eko azaroaren 12a.
Kulturako sailburuordea,
ANDONI ITURBE AMOREBIETA.
RSS