
227. zk., 2025eko azaroaren 25a, asteartea
- Bestelako formatuak:
- PDF (198 KB - 10 orri.)
- EPUB (477 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
AGINTARIAK ETA LANGILEAK
Oposizioak eta lehiaketak
GOBERNANTZA, ADMINISTRAZIO DIGITAL ETA AUTOGOBERNUAREN SAILA
5015
AGINDUA, 2025eko azaroaren 18koa, Gobernantza, Administrazio Digital eta Autogobernuko sailburuarena, Euskal Autonomia Erkidegoko Espetxe Administrazioko kidego eta eskaletako funtzionarioentzat gordeta dauden lanpostuak betetzeko lehiaketa orokorretarako deialdia egiten duena eta haien oinarri espezifikoak onartzen dituena.
Euskal Enplegu Publikoaren abenduaren 1eko 11/2022 Legearen 94.2 artikuluak xedatzen duenez, funtzionarioentzat gordeta dauden lanpostuak lehiaketako eta izendapen askeko sistemen bidez beteko dira, lanpostu-zerrendetan ezarritakoaren arabera. Bestalde, lege horren 97. artikuluan eta hurrengoetan lanpostu hutsak lehiaketaren bidez betetzeko deialdiak nola egin behar diren arautzen da.
Halaber, urriaren 13ko 190/2004 Dekretuaren bidez, EAEko administrazio publikoetako funtzionarioen lanpostuak betetzeko Araudia onartu zen, eta II. kapituluan, lanpostuak lehiaketa bidez betetzeko prozedura garatu zen.
Euskal Autonomia Erkidegoko Espetxe Administrazioko kidego eta eskaletako funtzionarioentzat gordeta dauden lanpostuak betetzeko lehiaketa orokorren oinarri orokorrak onartzen dituen Gobernantza, Administrazio Digital eta Autogobernuko sailburuaren 2025eko azaroaren 18ko Aginduaren 1.2 oinarrian ezartzen denez, lehiaketa orokor bakoitzaren berezitasunak deialdi bakoitzaren oinarri espezifikoetan arautuko dira.
Deialdi hauen xedea da lehiaketa bidez bete behar diren Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioko eskaletako lanpostu hutsak betetzea.
Euskal Enplegu Publikoaren abenduaren 1eko 11/2022 Legearen VIII. tituluaren II. kapituluan lanpostuak lehiaketa bidez hornitzeari buruz ezarritakoarekin bat etorriz, eta lege horren 18.2.t) artikuluaren bidez emandako eskudantziak baliatuz –Gobernantza, Administrazio Digital eta Autogobernu Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duen urriaren 29ko 317/2024 Dekretuaren 3.3.f) artikuluan xedatuari dagokionez–, honako hau
EBAZTEN DUT:
Lehenengo artikulua.– Lehiaketa hauetarako deialdia egitea:
– Espetxe Administrazioko Zigorrak Betearazteko Laguntzaileen eskalako lanpostuak betetzeko lehiaketa orokorra.
– Espetxe Administrazioko Fakultatiboen Goi-mailako Kidegoko eta Espetxe Administrazioko Kidego Teknikoko eskaletako lanpostuak (berariazko osagarria: III-B, III-C, IV-A, IV-B eta IV-C) betetzeko lehiaketa orokorra.
Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioko kidego eta eskaletako funtzionarioentzat gordetako lanpostuak betetzeko lehiaketa orokorretako oinarri orokorrak onartzen dituen Gobernantza, Administrazio Digital eta Autogobernuko sailburuaren 2025eko azaroaren 18ko Aginduak arautuko ditu agindu honen bidez iragartzen den deialdiko lehiaketak.
Bigarren artikulua.– Onartzea agindu honen I. eta II. eranskinetan adierazitako oinarri espezifikoak.
Hirugarren artikulua.– Epe hau ezartzea eskabideak aurkezteko: 2025eko azaroaren 26tik 2025eko abenduaren 17ko 14:00etara.
AZKEN XEDAPENETAKO LEHENENGOA
Agindu honek Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.
AZKEN XEDAPENETAKO BIGARRENA
Agindu honek amaiera ematen dio administrazio-bideari, eta, beronen aurka, interesdunek aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango diote Gobernantza, Administrazio Digital eta Autogobernuko sailburuari, hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera, edo, bestela, zuzenean, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, bi hileko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera; betiere, bat etorriz Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legean eta Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legean xedatutakoarekin.
Vitoria-Gasteiz, 2025eko azaroaren 18a.
Gobernantza, Administrazio Digital eta Autogobernuko sailburua,
MARÍA UBARRECHENA CID.
RSS