Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

225. zk., 2025eko azaroaren 21a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

ELIKADURA, LANDA GARAPEN, NEKAZARITZA ETA ARRANTZA SAILA
4981

IRAGARKIA, Portuen, Itsas Gaien eta Itsasertzaren zuzendariarena, zeinaren bidez jendaurrean jartzen baita Muskizko Udalaren emakida-eskaria, itsasoaren eta lehorraren arteko jabari publikoko lursailak okupatzeko, Muskizen Burdin Mendien Bide Berdea hobetzeko.

Urriaren 10eko 876/2014 Errege Dekretuaren bidez onartutako Kostaldeen Erregelamendu Orokorraren 152.8.a) artikuluaren arabera, emakida-prozeduretan nahitaezkoa izango da hogei egunez informazioa jendaurrean jartzea.

Muskizko Udalak itsaso eta lehorraren arteko jabari publikoko lursailak okupatzeko emakida eskatu du Zuzendaritza honetan, Muskiz udalerriko Burdin Mendien Bide Berdea hobetzeko obrak egikaritzeko.

Eskaria aztertu eta dokumentazioa osorik dagoela egiaztatu ondoren, AAAA_RES_7663/25_15 erreferentzia duen espedientea jendaurrean jarriko da hogei egun balioduneko epean, iragarki hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera, egoki iritzitako alegazioak eta oharrak egin daitezen.

Jendaurreko izapidean jarriko den dokumentazioa Eusko Jaurlaritzako egoitza elektronikoko iragarki-taula elektronikoan dago:

https://www.euskadi.eus/iljp-emakida-eskaera-burdinmendi-bide-berdea-muskiz/web01-tramite/eu/

Alegazioak eta oharrak Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legean ezarritako mekanismoen arabera aurkeztuko dira, Erregistro Orokorraren bidez, helbide honetan:

https://www.euskadi.eus/erregistro-elektroniko-orokorra

Vitoria-Gasteiz, 2025eko azaroaren 10a.

Portuen, Itsas Gaien eta Itsasertzaren zuzendaria,

KOLDOBIKA GOITIA MARKUERKIAGA.


Azterketa dokumentala