Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

225. zk., 2025eko azaroaren 21a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

TURISMO, MERKATARITZA ETA KONTSUMO SAILA
4980

IRAGARKIA, Turismo eta Ostalaritzako zuzendariaren 2025eko urriaren 3ko Ebazpena jakinarazten duena; zeinaren bidez jarduerari baja ematen baitzaio erregistroan eta jarduera hori amaitzeko agintzen baita.

Ezinezkoa izan da egintza hori jakinaraztea, eta, horrenbestez, iragarki hau argitaratzen da, hala xedatuta baitago Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 44. artikuluan.

Prozeduran interesa duen pertsonak –eranskinean agertzen da bera– egintzaren testu osoa eskura dezake, Turismo eta Merkataritzako Gipuzkoako lurralde-bulegoan (Easo kalea 10, Donostia / San Sebastián).

Ebazpenak ez dio amaiera ematen administrazio-bideari, eta, beraren aurka, interesdunak gora jotzeko errekurtsoa aurkez diezaioke Turismo eta Merkataritzako sailburuordeari, hilabeteko epean.

Jakinarazpen honek Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.

Vitoria-Gasteiz, 2025eko azaroaren 6a.

Turismo eta Ostalaritzako zuzendaria,

CLARA NAVAS ROMANO.

ERANSKINA
(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala