
225. zk., 2025eko azaroaren 21a, ostirala
- Bestelako formatuak:
- PDF (95 KB - 1 orri.)
- EPUB (102 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
BESTELAKO XEDAPENAK
URAREN EUSKAL AGENTZIA
4979
EBAZPENA, 2025eko azaroaren 7koa, Uraren Euskal Agentziako zuzendari nagusiarena, «Alonsotegiko Azordoiaga errekaren egokitzapen hidraulikorako eta uholdeen aurkako babeserako proiektua» jendaurrean jartzeko izapidea ebatzi eta behin betiko onespena ematen diona.
Uraren Euskal Agentziako zuzendari nagusiaren 2025eko maiatzaren 23ko Ebazpenaren bidez, hasierako onarpena eman zitzaion «Alonsotegiko Azordoiaga errekaren egokitzapen hidraulikorako eta uholdeen aurkako babeserako proiektuari».
Proiektua jendaurrean jartzeko iragarkia Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu zen 2025eko ekainaren 5an. Jendaurreko informazio-aldia amaituta, alegazio-idazki bat jaso da, eta erantzun egin zaio, baina ez da inolako aldaketarik egin behar izan proiektuan.
2025eko urriaren 13ko Ebazpenaren bidez, Ingurumen Administrazioaren zuzendariak proiektu horrek ingurumenean duen eraginari buruzko txostena egin zuen.
Era berean, proiektua ikuskatu eta informatu da, eta egiaztatu da teknikoki zuzena dela, eta betetzen dituela arlo horretako berariazko araudian ezarritakoa eta Sektore Publikoko Kontratuen azaroaren 8ko 9/2017 Legearen 233. artikuluan eta indarrean dauden gainerako lege-xedapenetan xedatutakoa.
Uraren Euskal Agentziaren Administrazio Kontseiluak 2010eko ekainaren 29ko bilkuran emandako eginkizunen eskuordetzaren ondorioz, Uraren ekainaren 23ko 1/2006 Legearen 13. f) artikuluan aurreikusitakoa aplikatuz, lege horren 15.m) artikuluarekin eta Agentziaren Estatutuen 10.3 m) artikuluarekin erlazionatuta, Uraren Euskal Agentziako zuzendari nagusiari dagokio proiektu hau onartzea.
Azaldutako guztia oinarri hartuta, bidezkoa da proiektua jendaurrean jartzeko izapidea ebaztea eta behin betiko onartzea.
Horregatik, aipatutako xedapenak eta horiekin bat datozen eta oro har aplikatzekoak diren gainerakoak ikusita, honako hau
EBAZTEN DUT:
Lehenengoa.– «Alonsotegiko Azordoiaga errekaren egokitzapen hidraulikorako eta uholdeen aurkako babeserako proiektua» jendaurrean jartzeko izapidea ebaztea.
Bigarrena.– Behin betiko onartzea «Alonsotegiko Azordoiaga errekaren egokitzapen hidraulikorako eta uholdeen aurkako babeserako proiektua»
Urari buruzko ekainaren 23ko 1/2006 Legearen 6.4 artikuluan xedatutakoaren arabera, ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasuneko sailburuari, hilabeteko epean, ebazpena jakinarazi edo argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
Vitoria-Gasteiz, 2025eko azaroaren 7a.
Uraren Euskal Agentziako zuzendari nagusia,
ASIER LOPEZ ETXEBARRIA.
RSS