Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

225. zk., 2025eko azaroaren 21a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

ETXEPARE EUSKAL INSTITUTUA / BASQUE INSTITUTE
4978

EBAZPENA, 2025eko azaroaren 5ekoa, Etxepare Euskal Institutuko zuzendariarena, zeinaren bidez ebazten baitira Euskal Etxeentzako dirulaguntza-eskaerak, 2025-2026 ikasturtean emango dituzten euskara-ikastaroengatik.

AURREKARIAK

1.– 2025eko irailaren 15ean argitaratu zen EHAAn Etxepare Euskal Institutuko zuzendariaren 2025eko irailaren 8ko Ebazpena, 2025eko urritik 2026ko irailera euskara-ikastaroak emateagatik Centros Vascos-Euskal Etxeei esleituko zaizkien dirulaguntzetarako deialdia iragartzekoa.

2.– Ebazpen horren 2. artikuluan finkatu zen gehieneko diru-zuzkidura hirurehun ta hogei mila (320.000) eurokoa izango dela.

3.– Deidaldiaren 7. artikukuak xedatzen du Euskal Etxeetako euskaltegiei dagozkien dirulaguntzen modulua 15,00 eurokoa izango dela talde/orduko eta, dirulaguntzak baldintzak betetzen dituzten eskabide guztiei erantzuteko nahikoa ez balira, hainbanatu egingo direla onuradunen artean.

Hori guztia kontuan izanik, aurkeztutako eskabideak egiaztatu ondoren eta ebazpenaren 8. artikuluak egokitu dizkidan betebeharren jardunean, hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Ebazpen honen eranskinean azaltzen diren erakundeei bertan zehazturiko kopuruko dirulaguntza ematea.

Bigarrena.– Ebazpen hau, deialdiaren 8.2 artikuluak xedatutakoarekin bat, Euskal Herriko Agintari Aldizkarian argitaratzea.

Administrazio-bidea amaitzen duen ebazpen honen aurka, aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkez diezaiokete interesdunek Etxepare Euskal Institutuko zuzendariari, hilabeteko epean, ebazpena argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera, edota administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez dezakete, Donostiako dagokion administrazioarekiko auzien epaitegian, bi hilabeteko epean, ebazpena argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Donostia, 2025eko azaroaren 5a.

Etxepare Euskal Institutuko zuzendaria,

IRENE LARRAZA AIZPURUA.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala