Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

225. zk., 2025eko azaroaren 21a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

INDUSTRIA, TRANTSIZIO ENERGETIKO ETA JASANGARRITASUNAREN SAILA
4975

EBAZPENA, 2025eko azaroaren 10ekoa, Ingurumeneko sailburuordearena, zeinaren bidez izendatzen baitira Organo Ebaluatzaileko kideak, garapen jasangarria sustatzen duten ekintzak egiten dituzten toki-erakundeei zuzendutako dirulaguntzen deialdiaren 20. artikuluaren esparruan.

Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasuneko sailburuaren 2025eko irailaren 9ko Aginduaren bidez, garapen jasangarria sustatzen duten ekintzak egiten dituzten toki-erakundeei dirulaguntzak emateko oinarriak ezarri eta deialdia egiten da.

Agindu horren 20.1 artikuluak xedatzen duenez, eskabideak aztertu eta ebaluatzeko, organo ebaluatzaile bat eratuko da, kide hauek osatua:

a) Ingurumen Administrazioaren zuzendaria, organoaren presidente izango dena.

b) Uraren Euskal Agentziako zuzendari nagusia.

c) Ihobe SA Ingurumen Jarduketarako Sozietate Publikoko zuzendaria.

d) Organo ebaluatzaileko idazkaria Ingurumen Sailburuordetzako teknikari juridiko bat izango da, hitzarekin baina botorik gabe.

Agindu beraren 20.2 artikuluak agintzen du Ingurumen Sailburuordetzaren ebazpen bidez organoa osatuko duten pertsonak eta horien ordezkoak izen-abizenez identifikatuko direla. Halaber, ebazpen hori Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu beharko da, batzordea eratu aurretik.

Horiek horrela, honako hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Honako hauek izendatzea Organo Ebaluatzaileko kide, eta organoaren osaera argitara ematea:

Nicolás García-Borreguero Uribe (Ingurumen Administrazioko zuzendaria eta organo ebaluatzaileko presidentea).

Asier López Etxebarria (Uraren Euskal Agentziako zuzendari nagusia).

Alexander Boto Basteguieta (Ihobe SA Ingurumen Jarduketarako Sozietate Publikoko zuzendaria).

Mikel Zubiria Vázquez (Ingurumen Sailburuordetzako aholkulari juridikoa eta Organo Ebaluatzaileko idazkaria).

Bigarrena.– Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzeko agintzea, denek jakin dezaten.

Vitoria-Gasteiz, 2025eko azaroaren 10a.

Ingurumeneko sailburuordea,

JOSU BILBAO BEGOÑA.


Azterketa dokumentala