
225. zk., 2025eko azaroaren 21a, ostirala
- Bestelako formatuak:
- PDF (96 KB - 1 orri.)
- EPUB (104 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
BESTELAKO XEDAPENAK
KULTURA ETA HIZKUNTZA POLITIKA SAILA
4974
EBAZPENA, 2025eko azaroaren 8koa, Kulturako sailburuordearena, zeinaren bidez jakinarazten baita Euskal Kultura Ondare Immateriala babestearen arlora bideratutako lanak egiteko 2025-2026 aldirako dirulaguntza emateko Balorazio Batzordeko kideen izendapena.
Ikusi da Jaurlaritzako lehenengo lehendakariorde eta Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuaren 2025eko azaroaren 5eko Agindua, Euskal Kultura Ondare Immateriala babestearen arlora bideratutako lanak egiteko 2025-2026 aldirako dirulaguntzen oinarriak onartu eta deialdia egiten duena.
Agindu horretako 14. artikuluak dioenez, Balorazio Batzordearen osaera Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da.
Ondorioz, honako hau
EBAZTEN DUT:
Lehenengoa.– Balorazio Batzordearen osaera argitaratzea. Honako hauek osatuko dute batzorde hori:
Batzordeburua:
– Urkiri Salaberria Gracia andrea, Kultura Ondarearen, Jabetza Intelektualaren eta Lege Gordailuaren zuzendaria.
Batzordekideak:
– Abdona Gil Abad andrea, Euskal Kultura Ondarearen Zentroaren arduraduna.
– Armando Llamosas Rubio jauna, Kultura Ondarearen, Jabetza Intelektualaren eta Lege Gordailuaren Zuzendaritzako teknikaria.
– Ordezkoa: M.ª Teresa Izquierdo Marculeta andrea, Kultura Ondarearen, Jabetza Intelektualaren eta Lege Gordailuaren Zuzendaritzako teknikaria.
– Aizpea Esnal Eizmendi andrea, Kultura Ondarearen, Jabetza Intelektualaren eta Lege Gordailuaren Zuzendaritzako teknikaria.
Bigarrena.– Balorazio Batzordeko idazkari izendatzea, hitzarekin baina botorik gabe, Arantza de la Quintana Ibañez andrea, Kultura Ondarearen, Jabetza Intelektualaren eta Lege Gordailuaren Zuzendaritzako aholkulari juridikoa.
– Ordezkoa: Julen Ruiz de Arkaute Zenarruzabeitia jauna, Kultura Ondarearen, Jabetza Intelektualaren eta Lege Gordailuaren Zuzendaritzako aholkulari juridikoa.
Hirugarrena.– Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritza Aldizkarian argitara dadila agintzea, herritar guztiek horren berri izan dezaten.
Vitoria-Gasteiz, 2025eko azaroaren 8a.
Kulturako sailburuordea,
ANDONI ITURBE AMOREBIETA.
RSS