Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

225. zk., 2025eko azaroaren 21a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILEAK

Oposizioak eta lehiaketak

BERASTEGIKO UDALA
4972

IRAGARKIA, 2025eko Enplegu Publikoaren Eskaintzari buruzkoa.

Aditzera ematen da, orok jakin dezan, Berastegiko alkateak, 2025eko azaroaren 12ko 432/2025 Dekretuaren bidez, Berastegiko Udaleko 2025. urterako lan-eskaintza publikoa onartu duela.

Ondorio horietarako, aipatutako eskaintza Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratzen da, bai eta eskaintzaren laburpena ere Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian, Euskal Funtzio Publikoari buruzko uztailaren 6ko 6/1989 Legearen 24. artikuluan xedatutakoa betez, azaroaren 7ko 16/1997 Legeak emandako idazketaren arabera.

Erabaki hau behin betikoa da, eta administrazio-bideari amaiera ematen dio. Dena den, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jar daiteke, edota egoki iritzitako beste edozein errekurtso, Administrazioarekiko Auzien Donostiako Epaitegian, bi hilabeteko epean, erabaki hau Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik kontatzen hasita. Nolanahi ere, nahi izanez gero, aurreko idatzi-zatian adierazitako administrazioarekiko auzi-errekurtsoaren aurretik, berraztertzeko errekurtsoa aurkez daiteke erabakia hartu duen organoaren aurrean, hilabeteko epean, erabaki hau Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik kontatzen hasita.

Berastegi, 2025eko azaroaren 12a.

Alkatea,

ANDONI ZURIARRAIN ITURBE.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala