Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

224. zk., 2025eko azaroaren 20a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

INDUSTRIA, TRANTSIZIO ENERGETIKO ETA JASANGARRITASUNAREN SAILA
4959

IRAGARKIA, Ingurumen Administrazioaren zuzendariarena, zeinaren bidez jendaurrean jartzen baitira Zumarragako (Gipuzkoa) Bidasoa Metal 78 SL enpresak platinoaren taldeko metalak (PGM) berreskuratzeko eta purifikatzeko aurkeztutako proiektu teknikoa eta ingurumen-inpaktuaren azterlana, katalizatzaile automotriz gastatuetatik eta birrindutako monolito-hautsetik abiatuta.

Euskadiko Ingurumen Administrazioari buruzko abenduaren 9ko 10/2021 Legeak ingurumen-baimen integratuaren mende jartzen du I. eranskinean jasotako jardueraren bat garatzen duten titulartasun publiko edo pribatuko jarduerak eta instalazioak ustiatzea.

Abenduaren 9ko 10/2021 Legearen 36. artikuluak xedatzen duenez, aurkeztutako dokumentazioa osorik dagoela egiaztatu ondoren, instalazio- edo jarduera-proiektua jendaurrean jarriko da hogeita hamar egun balioduneko epean, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian eta Eusko Jaurlaritzaren egoitza elektronikoan iragarri ondoren.

Ingurumen-ebaluazioari buruzko abenduaren 9ko 21/2013 Legearen 7. artikuluan xedatutakoa aplikatuz, I. eranskinean jasotako obrak, instalazioak edo beste edozein jarduera egiteko proiektu publiko eta pribatuei ingurumen-inpaktuaren ebaluazio arrunta egin behar zaie, lege horretan aurreikusitako moduan.

Abenduaren 9ko 21/2013 Legearen 37. artikuluan, ingurumen-inpaktuaren ebaluazio arruntaren prozedurak aurreikusten du proiektua eta ingurumen-inpaktuaren azterlana jendaurrean jartzeko izapidea, organo substantiboak gutxienez hogeita hamar egun baliodunez egin beharrekoa, aldez aurretik «Estatuko Aldizkari Ofizialean» edo dagokion aldizkari ofizialean eta haren egoitza elektronikoan iragarri ondoren.

Bestalde, Euskadiko Ingurumen Administrazioari buruzko abenduaren 9ko 10/2021 Legearen 23. artikuluak xedatzen duenez, ingurumen-inpaktuaren adierazpena edo ingurumen-inpaktuaren txostena egiteko eskumena Euskal Autonomia Erkidegoko ingurumen-organoari dagokionean eta jarduera ingurumen-baimen bateratuaren edo ingurumen-baimen bakarraren araubidearen mende dagoenean, bi araubideei dagozkien administrazio-prozedurak eta ingurumen-inpaktuaren ebaluazio arruntaren prozedura integratu egingo dira.

Platinoaren multzoko metalak (PGM) berreskuratzeari eta purifikatzeari dagokionez, katalizatzaile automotriz gastatuetatik eta birrindutako monolito-hautsetik abiatuta, proiektu teknikoa eta ingurumen-inpaktuaren azterlana jendaurrean jartzeko aldi bakar eta komun bat egin behar da, ingurumen-baimen integratua eta ingurumen-inpaktuaren adierazpen arrunta lortzeko.

Horiek horrela, jendaurrean jarri behar da AAI00486_SOL_2025_001 espedientea, hogeita hamar egun balioduneko epean, iragarki hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik hasita, egoki iritzitako alegazioak edo oharrak aurkez daitezen.

Jendaurrean jartzeko izapidea bete behar duen instalazioaren espedientea jendearen eskura egongo da Eusko Jaurlaritzaren egoitza elektronikoko iragarki-taula elektronikoan (https://www.euskadi.eus/iragarki-taula-elektronikoa/).

Vitoria-Gasteiz, 2025eko azaroaren 7a.

Ingurumen Administrazioaren zuzendaria,

NICOLAS GARCIA-BORREGUERO URIBE.


Azterketa dokumentala