Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

224. zk., 2025eko azaroaren 20a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

INDUSTRIA, TRANTSIZIO ENERGETIKO ETA JASANGARRITASUNAREN SAILA
4958

IRAGARKIA, 2025eko azaroaren 7koa, Deskarbonizazio zuzendariarena, Oiartzungo udalerrian, Oiartzun TAn, T1 transformadorea aldatzeko, 13 kV-ko sistema berria instalatzeko eta T-3 30/13 kV-ko transformadore berria instalatzeko proiektuaren aurretiazko administrazio-baimenaren eta eraikuntzako administrazio-baimenaren eskaerak jendaurrean jartzeko dena.

Martxoaren 31ko 48/2020 Dekretuaren 9. eta 10. artikuluetan (2020-04-24ko EHAA) eta abenduaren 1eko 1955/2000 Errege Dekretuaren 144. artikuluan (2000-12-27ko BOE) aurreikusitako ondorioetarako, jendaurrean jartzen da instalazio elektriko honen proiektua.

Esp.: 20-AT-Y-2025-00141.

– Eskatzailea: i-DE Redes Eléctricas Inteligentes SAU.

– Kokapena: Oiartzungo udalerria.

– Aurrekontua, guztira: 2.432.503,46 euro.

– Helburua:

• T-1 132/30 kV transformadorea ordeztea, antzinatasun handiagatik eta haren egoeragatik.

• Barnealdeko 13 kV-ko sistema blindatu berri bat eta 30/13 potentzia-transformadore berri bat instalatzea, Lezo TBA ordezkatzeko.

– Instalazioaren ezaugarriak: 2025eko iraileko proiektuan jasotakoak. Proiektua Gorka Bilbao Pedrero industria-ingeniari teknikoak sinatu du, eta espedientean dago.

– Proiektu honen eraginpean dauden ondasun eta eskubideak: iragarki honen eranskinean jasotakoak.

Honako hauek eskatzen dira: aurretiazko administrazio-baimena eta eraikuntzako administrazio-baimena.

Proiektu honen aurretiazko administrazio-baimena Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasuneko Gipuzkoako Lurralde Ordezkaritzaren eskumena da, eta jendaurrean azaldu behar da.

Horren berri ematen da, interesdunek eta, oro har, herritarrek dokumentazioa aztertu ahal izateko, Gipuzkoako Lurralde Ordezkaritzan (Easo kalea 10, 1 Donostia / San Sebastián) edo esteka honetan: https://www.euskadi.eus/energia-eta-meategi-inguruko-proiektuei-buruzko-informazioa/web01-a2energi/eu/

Gipuzkoako Lurralde Ordezkaritzan egoki iritzitako alegazioak aurkeztu ahal izango dira 30 egun balioduneko epean, iragarki hau argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera, dela idatzizko euskarri fisikoan (bi ale) ordezkaritzako erregistro orokorrean, dela EAEko Administrazio Publikoko erregistro elektroniko orokorrean (https://www.euskadi.eus/erregistro-elektroniko-orokorra/web01-sede/eu/); bestela, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16. artikuluan aurreikusitako moduren batean ere aurkeztu ahal izango dira.

Ohartarazten da pertsona juridikoak, nortasun juridikorik gabeko entitateak eta urriaren 1eko 39/2015 Legearen 14. artikuluan identifikatutako beste subjektu batzuk behartuta daudela administrazio publikoekin bitarteko elektronikoen bidezko harremana izatera, administrazio-prozedura baten edozein izapide egiteko. Hori dela eta, jendaurrean jartzeko izapide honetan alegazioren bat jarri nahi izanez gero, nahitaez aurkeztu beharko dute bitarteko elektronikoen bidez aipatutakoek.

Donostia, 2025eko azaroaren 7a.

Gipuzkoako lurralde-ordezkaria ez dagoenez, Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasunaren Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen dituen abenduaren 3ko 410/2024 Dekretuaren lehen xedapen gehigarriaren e) apartatuarekin bat etorriz, honako hau.

Deskarbonizazio zuzendaria,

GUILLERMO ALLENDE ARANGUIZ.


Azterketa dokumentala