Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

224. zk., 2025eko azaroaren 20a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

JUSTIZIA ETA GIZA ESKUBIDEEN SAILA
4957

HUTS-ZUZENKETA, honako ebazpen honena: Ebazpena, 2025eko azaroaren 28koa, Memoriaren, Bizikidetzaren eta Giza Eskubideen Institutuko zuzendariarena, 2025erako Memoria Demokratikoa berreskuratzeko dokumentalak sortzeko dirulaguntzen deialdia ebazten duena.

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria arautzen duen abenduaren 23ko 217/2008 Dekretuaren 18.2.b) artikuluan xedatzen denez, argitaratzeko bidalitako testuan dauden hutsak edo omisioak Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako Zuzendaritzak zuzenduko ditu, baldin eta nabarmenak badira, dokumentuen esanahia aldatzen ez badute, eta nahasbiderik ez sortzeko komeni bada. Zuzenketa egiteko eskaria, testua argitaratzeko agindua eman duen organoak egingo du.

Horrelako akats bat atzeman da Memoriaren, Bizikidetzaren eta Giza Eskubideen Institutuko zuzendariaren 2025eko azaroaren 28ko Ebazpenean. Ebazpen horren bidez, 2025eko azaroaren 5eko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian (213. zk.) argitaratu zen 2025eko Memoria Demokratikoa berreskuratzeko dokumentalak sortzeko dirulaguntzen deialdia. Beraz, kasuan kasuko zuzenketa egiten da.

Laburpenaren 2025/213 (4/3) orrialdean eta 2025/4703 (4/1) orrialdean, idazpuruan,

hau dio:

«EBAZPENA, 2025eko azaroaren 28koa, Memoriaren, Bizikidetzaren eta Giza Eskubideen Institutuko zuzendariarena, 2025erako Memoria Demokratikoa berreskuratzeko dokumentalak sortzeko dirulaguntzen deialdia ebazten duena.»

Baina hau esan behar du:

«EBAZPENA, 2025eko urriaren 28koa, Memoriaren, Bizikidetzaren eta Giza Eskubideen Institutuko zuzendariarena, 2025erako Memoria Demokratikoa berreskuratzeko dokumentalak sortzeko dirulaguntzen deialdia ebazten duena.»


Azterketa dokumentala