
224. zk., 2025eko azaroaren 20a, osteguna
- Bestelako formatuak:
- PDF (124 KB - 5 orri.)
- EPUB (176 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
BESTELAKO XEDAPENAK
LEHENDAKARITZA
4952
EBAZPENA, 2025eko azaroaren 10ekoa, Kanpo Harremanen eta Euskadi Globalaren idazkari nagusiarena, 2025-2026 aldirako Kanpo Harremanen arloan gazteak prestatzeko bekak esleitzekoa.
Kanpo-harremanen eremuan gazteak prestatzeko bekak arautzen dituen urtarrilaren 29ko 12/2019 Dekretuaren 14. artikuluari eta Europar Batasuneko eta Kanpo Harremanetarako idazkari nagusiaren 2025eko ekainaren 18ko Ebazpenari jarraikiz, hamalau bekaren deialdia egin zen (sei Europako gaien modalitatean, lau kanpoan den euskal komunitatearen modalitatean eta lau kanpo-harremanen modalitatean), gazteen prestakuntza sustatzeko kanpo-harremanen arloan.
Beken hiru modalitateak instruitzeko organoek behin betiko ebazpen-proposamenak bideratu dizkiete, aipatutako dekretuaren 13. artikuluari jarraikiz.
Hori guztia ikusita, hau
EBAZTEN DUT:
Lehenengoa.– Ez onartzea I. eranskinean ageri diren pertsonek aurkeztutako eskabideak, eranskinean bertan ematen diren arrazoiengatik.
Bigarrena.– Atzera egindakotzat ematea II. eranskinean adierazitako eskabideak, eranskinean bertan ematen diren arrazoiengatik.
Hirugarrena.– Kanpo-harremanen eremuan gazteak prestatzeko bekak esleitzea (Europako gaien modalitatean, kanpoan den euskal komunitatearen modalitatean eta kanpo-harremanen modalitatean), III. eranskinean zehazten diren pertsonei eta lekuetan (ordezkoen zerrenda ere bai).
Laugarrena.– Kanpo-harremanen eremuan gazteak prestatzeko bekak ukatzea IV. eranskinean zehazten diren pertsonei, eranskinean bertan ematen diren arrazoiengatik.
Bosgarrena.– Europako gaien modalitateko hiru beka hutsik uztea, hautagairik ez dagoelako.
Seigarrena.– Kanpoan den euskal komunitatearen modalitateko lau beka hutsik uztea, hautagaiek ez dutelako lortu eskatutako gutxieneko puntuazioa.
Zazpigarrena.– Kanpo-harremanen modalitateko lau beka hutsik uztea, hautagaiek ez dutelako lortu eskatutako gutxieneko puntuazioa.
Zortzigarrena.– Beken hasiera-data 2025eko abenduaren 19a izango da.
Bederatzigarrena.– Ebazpen honek amaiera ematen dio administrazio-bideari, eta, beronen aurka, interesdunek aukerako berraztertzeko errekurtsoa jarri ahal izango diote Kanpo Harremanetarako Idazkaritza Nagusiari, hilabeteko epean, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
Vitoria-Gasteiz, 2025eko azaroaren 10a.
Kanpo Harremanen eta Euskadi Globalaren idazkari nagusia,
ANDER CABALLERO BARTUREN.
RSS