
224. zk., 2025eko azaroaren 20a, osteguna
- Bestelako formatuak:
- PDF (108 KB - 2 orri.)
- EPUB (116 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
BESTELAKO XEDAPENAK
LEHENDAKARITZA
4951
EBAZPENA, 2025eko azaroaren 5ekoa, Kanpo Harremanen eta Euskadi Globalaren idazkari nagusiarena, zeinaren bidez ebazten baita Europatik kanpoko eskualde estrategikoekin (Quebec, Cundinamarca, Querétaro eta Santiagoko metropoli-eskualdea) 2025-2026rako lankidetza teknikoko proiektuak egiteko laguntzen deialdia.
Martxoaren 26ko 47/2019 Dekretuaren bidez, kanpoko Bazkide Estrategikoen Sareko eskualdeekiko lankidetza teknikoko proiektuetarako laguntzak arautu ziren.
Kanpo Harremanen eta Euskadi Globalaren idazkari nagusiaren 2025eko maiatzaren 28ko Ebazpenaren bidez, Europatik kanpoko eskualde estrategikoekin (Quebec, Cundinamarca, Querétaro eta Santiagoko metropoli-eskualdea) 2025-2026rako lankidetza teknikoko proiektuak egiteko laguntzen deialdia egin zen.
Deialdia egiten duen ebazpen horren I. eranskineko seigarren oinarrian dirulaguntzak aztertzeko Ebaluazio Batzordea izendatu zen. Bada, Batzorde horrek egindako proposamena ikusita, honako hau
EBAZTEN DUT:
Lehenengoa.– Europatik kanpoko eskualde estrategikoekin (Quebec, Cundinamarca, Querétaro eta Santiagoko metropoli-eskualdea) 2025-2026rako lankidetza teknikoko proiektuak egiteko laguntzak esleitzea Eranskinean zerrendatzen den erakundeari, aipatu eranskinean zehazten den zenbatekoan.
Bigarrena.– Ebazpen honek administrazio-bidea amaitzen du. Beraz, beronen aurka aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Europar Batasuneko eta Kanpo Harremanetarako Idazkaritza Nagusiari, hilabeteko epean, ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik zenbatzen hasita; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jarri ahal izango da Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salan, bi hileko epean, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legean xedatutakoa betez.
Vitoria-Gasteiz, 2025eko azaroaren 5a.
Kanpo Harremanen eta Euskadi Globalaren idazkari nagusia,
ANDER CABALLERO BARTUREN.
RSS