
224. zk., 2025eko azaroaren 20a, osteguna
- Bestelako formatuak:
- PDF (99 KB - 1 orri.)
- EPUB (104 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
AGINTARIAK ETA LANGILEAK
Izendapenak, egoerak eta gorabeherak
OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
4940
1739/2025 EBAZPENA, azaroaren 3koa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiarena, zeinaren bidez Pablo Busca Ostoloza jauna Emergentzietako zuzendariorde-koordinatzaile nagusiaren lanpostutik kentzen baita Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Zuzendaritza Nagusian.
Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren urriaren 25eko 1466/2024 Ebazpenaren bidez, Pablo Busca Ostoloza jauna izendatu zen Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Zuzendaritza Nagusiko Emergentzietako zuzendariorde-koordinatzaile nagusiaren lanpostua betetzeko.
Euskadiko Antolamendu Sanitarioaren ekainaren 26ko 8/1997 Legeak, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzua Ente Publikoko Estatutu Sozialak ezartzen dituen azaroaren 11ko 255/1997 Dekretuak eta aplikagarriak diren gainerako xedapenak ikusita, Zuzendaritza Nagusi honek
EBAZTEN DU:
Lehenengoa.– Pablo Busca Ostoloza jauna Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Emergentzietako zuzendariorde-koordinatzaile nagusiaren kargutik kentzea Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Zuzendaritza Nagusian, berak hala eskatuta, eta eskerrak ematea egindako lanagatik.
Bigarrena.– Ebazpen honek 2025eko urriaren 31ko lanaldia amaitzean izango ditu ondorioak.
Hirugarrena.– Interesdunari eta Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Zuzendaritza Nagusiko Plangintzako eta Kudeaketako Zuzendariordetzari ebazpen honen berri ematea.
Laugarrena.– Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Administrazio Kontseiluari. Horretarako hilabeteko epea izango da, Ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
Vitoria-Gasteiz, 2025eko azaroaren 3a.
Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusia,
MIREN LOREA BILBAO ARTECHE.
RSS