
224. zk., 2025eko azaroaren 20a, osteguna
- Bestelako formatuak:
- PDF (131 KB - 2 orri.)
- EPUB (108 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
AGINTARIAK ETA LANGILEAK
Izendapenak, egoerak eta gorabeherak
OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
4939
2068/2025 EBAZPENA, urriaren 24koa, Arabako Erakunde Sanitario Integratuko zuzendari-gerentearena, zeinaren bidez José Javier Oribe Plágaro jauna izendatzen baita Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Arabako Erakunde Sanitario Integratuko Ospitaleko Larrialdi Zerbitzuko atal sanitarioko buru, aldi baterako, lau urte luzagarriz.
Arabako Erakunde Sanitario Integratuko zuzendari-gerentearen martxoaren 13ko 450/2025 Ebazpenaren bidez, deialdi bat argitaratu zen Arabako Erakunde Sanitario Integratuko Ospitaleko Larrialdi Zerbitzuko atal sanitarioko buruaren lanpostua hornitzeko lehiaketa-sistemaren bidez (2025eko apirilaren 7ko EHAA, 67. zk., eta 2025eko apirilaren 11ko BOE, 88. zk.). Arabako Erakunde Sanitario Integratuko zuzendari-gerentearen maiatzaren 29ko 794/2025 Ebazpenaren bidez, zuzendu egin ziren Estatuko Aldizkari Ofizialaren 88. zenbakian argitaratutako martxoaren 13ko 450/2025 Ebazpenaren hutsak (2025eko ekainaren 10eko BOE, 139. zk.)
Epaimahaiak baloratu egin ditu aurkeztutako eskabideak, eta dagokion izendapen-proposamena egin du. Horiek horrela, José Javier Oribe Plágaro jaunak dituen ezagutza akademiko eta profesionalak kontuan hartuta, erabaki da pertsona hori izendatzea Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Arabako Erakunde Sanitario Integratuko Ospitaleko Larrialdi Zerbitzuko atal sanitarioko buru.
Beraz, bat etorriz Euskadiko Antolamendu Sanitarioaren ekainaren 26ko 8/1997 Legearen 28. artikuluaren hirugarren arau komunean, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko lanpostu funtzionalak arautzen dituen uztailaren 19ko 186/2005 Dekretuan eta azaroaren 11ko 255/1997 Dekretuan xedatutakoarekin,
EBAZTEN DUT:
Lehenengoa.– José Javier Oribe Plágaro jauna izendatzea, aldi baterako, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Arabako Erakunde Sanitario Integratuko Ospitaleko Larrialdi Zerbitzuko atal sanitarioko buru.
Bigarrena.– Izendapen honek lau urteko indarraldia izango du, luzatzeko aukerarekin, Euskadiko Antolamendu Sanitarioaren ekainaren 26ko 8/1997 Legeko 28. artikuluaren hirugarren arau komunean ezarritakoaren arabera, eta egun honetatik aurrera izango ditu ondorioak: 2025eko azaroaren 1a.
Hirugarrena.– Izendatutako pertsonak aipatutako epea amaitzean utziko du lanpostua, baldin eta jazotzen ez bada luzapena egin ahal izateko baldintzaren bat eta, betiere, Euskadiko Antolamendu Sanitarioaren ekainaren 26ko 8/1997 Legearen aipatutako 28. artikuluan ezarritakoarekin bat etorriz.
Laugarrena.– Izendapenaren indarraldia amaitu aurretik ere kendu ahal izango dute kargutik izendatua, aldez aurretik kontrako espedientea baldin badago eta ekainaren 26ko 8/1997 Legearen 28. artikuluaren 6. apartatuan aurreikusitako lekualdatze-kausak direla medio.
Bosgarrena.– Interesdunari eta Arabako Erakunde Sanitario Integratuari ebazpen honen berri ematea.
Seigarrena.– Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiari. Horretarako hilabeteko epea izango da, Ebazpena EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
Vitoria-Gasteiz, 2025eko urriaren 24a.
Arabako ESIko zuzendari-gerentea,
ENRIQUE MANUEL BÁREZ HERNÁNDEZ.
RSS