Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

224. zk., 2025eko azaroaren 20a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILEAK

Izendapenak, egoerak eta gorabeherak

OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
4938

1713/2025 EBAZPENA, urriaren 24koa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiarena, zeinaren bidez Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen baita Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Auzitegi Gorenaren 203/2024 epaia bete dela, zeinak berresten baitu Vitoria-Gasteizko Administrazioarekiko Auzien 1 zenbakiko Epaitegiaren 20/2023 Epaia.

Ikusi da Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Auzitegi Nagusiaren 203/2024 Epaia, zeinak berresten baitu Vitoria-Gasteizko Administrazioarekiko Auzien 1 zenbakiko Epaitegiaren 20/2023 Epaia; eta aztertu da mandatu judizialak aipatzen duen administrazio-espedientea, honako hauetan oinarrituta

AURREKARIAK

Lehenengoa.– Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren otsailaren 5eko 103/2018 Ebazpenaren bidez, onartu egin ziren Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuan estatutupeko lotura finkoa lortzeko 2016 eta 2017ko EPEan iragarritako hautaketa-prozesuak arautuko zituzten oinarri orokorrak (2018ko otsailaren 8ko EHAA, 28. zk.).

Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren otsailaren 14ko 123/2018 Ebazpenaren bidez, onartu egin ziren estatutupeko lotura finkoa lortzeko hautaketa-probak arautuko zituzten oinarri espezifikoak fakultatibo mediko eta teknikoen lanbide-taldeko psikologo kategorian (fakultatibo espezialista mediko – psikologo kliniko lanpostu funtzionala), Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zerbitzu sanitarioetako erakundeetako destinoetan. (2018ko martxoaren 5eko EHAA, 45. zk.).

Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren otsailaren 12ko 219/2021 Ebazpenaren bidez, argitaratu egin ziren txanda irekian hautatutako izangaien behin betiko zerrenda eta destinoen esleipena fakultatibo espezialista tekniko - psikologo kliniko kategorian, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zerbitzu-erakundeetako destinoetan. María José Horcajo Ramírez andrea II. eranskinean agertzen da, destinorik gabeko izangaien behin betiko zerrendan (prestakuntzako puntuazioarekin). Guztira, 102,5625 puntu ditu (63,0625 puntu oposizio-fasean; 19,5 puntu lanbide-esperientziaren atalean eta 20 puntu prestakuntzaren atalean).

Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren otsailaren 12ko 221/2021 Ebazpenaren bidez, argitaratu egin zen eranskineko esleipendunen estatutupeko langile finkoen izendapena, txanda irekiaren bidez, fakultatibo espezialista tekniko – psikologo kliniko kategorian, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zerbitzu-erakundeetako destinoetan.

Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Administrazio Kontseiluaren 2021eko uztailaren 21eko Erabakiaren bidez, ezetsi egin ziren María José Horcajo Ramírez andreak Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren otsailaren 12ko 219/2021 eta 221/2021 Ebazpenen aurka jarritako gora jotzeko errekurtsoak.

Bigarrena.– María José Horcajo Ramírez andreak administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkeztu zuen Osakidetzako Administrazio Kontseiluaren 2021eko uztailaren 21eko Erabakiaren aurka.

Hirugarrena.– Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Auzitegi Nagusiaren 203/2024 Epaiak berretsi egin zuen Vitoria-Gasteizko Administrazioarekiko Auzien 1 zenbakiko Epaitegiaren 20/2023 Epaia, zeinaren bidez baiesten baitzen María José Horcajo Ramírez andreak jarritako administrazioarekiko auzi-errekurtsoa. Horrekin batera, eta aitortu zitzaion «1998ko ekainaren 24tik psikologo kliniko tekniko gisa izandako esperientzia profesionala baloratzeko» eskubidea.

Laugarrena.– Aurreko paragrafoan adierazitako erabaki judizialaren ondorioz, jarduketak egin behar dira psikologo kategoriaren deialdian (fakultatibo espezialista tekniko – psikologo kliniko lanpostu funtzionala), 2016-2017 EPEkoa.

ZUZENBIDEKO OINARRIAK

Lehenengoa.– Osakidetzako zuzendari nagusiari dagokio epaia betearaztea, ekainaren 26ko Euskadiko Antolamendu Sanitarioari buruzko 8/1997 Legeak eta Osakidetza Ente Publikoaren Estatutuak ezartzen dituen azaroaren 11ko 255/1997 Dekretuak ematen dizkion eskumenen arabera.

Bigarrena.– Administrazioarekiko auziez arduratzen diren Epaitegi eta Auzitegiek beren epaiak exekutatzeko ahala dute; prozesuko alderdiek, berriz, epai eta ebazpen horiek bertan adierazten den moduan bete behar dituzte, horixe xedatzen baita administrazioarekiko auzien jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 103.1 eta 103.2 artikuluetan.

Vitoria-Gasteizko Administrazioarekiko Auzien 1 zenbakiko Epaitegiak emandako erabaki judizialaren ondorioz, eta Osakidetzako zuzendari nagusiaren otsailaren 5eko 103/2018 Ebazpenaren eta otsailaren 14ko 123/2018 Ebazpenaren bidez, hurrenez hurren, bidezkoa da María José Horcajo Ramírez andreari 139,4625 puntuko azken puntuazioa ematea (63,0625 puntu oposizio-fasean; 56,4 puntu lanbide-esperientziaren atalean; eta 20 puntu prestakuntzaren atalean). Horiek horrela, 10. postua lortu du Osakidetzako zuzendari nagusiaren otsailaren 12ko 219/2021 Ebazpenaren II. eranskinean, destinoa lortzeko aukera duten izangaien behin betiko zerrendan, 2016-2017ko EPEko txanda irekian eta psikologo kategorian (fakultatibo espezialista tekniko – psikologo kliniko lanpostu funtzionala).

Era berean, bidezkoa da María José Horcajo Ramírez andreari Bilbo-Basurtuko ESIko / Basurtuko Unibertsitate Ospitaleko destino bat esleitzea txanda irekian, psikologo kategorian (fakultatibo espezialista tekniko – psikologo kliniko lanpostu funtzionala), 2016-2017 EPEan.

Hirugarrena.– Administrazio-egintzak kontserbatzeko printzipioaren araberakoak izango dira (Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 51. artikuluaren arabera) sarbide prozedura izapidetzean egindako gainerako administrazio-egintzak, hemen aldatutakoez bestelakoak, egin diren baldintza zehatzetan.

Azaldutako guztia kontuan hartuta,

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Vitoria-Gasteizko Administrazioarekiko Auzien 1 zenbakiko Epaitegiaren 20/2023 Epaia betetzea, María José Horcajo Ramírez andreari dagokionez, psikologo kategoriaren (fakultatibo espezialista kliniko – psikologo kliniko lanpostu funtzionala) testuinguruan, 2016-2017 EPEan.

Bigarrena.– Erabaki judiziala izapide hauen bitartez gauzatzea:

1.– María José Horcajo Ramírez andreari azken puntuazioa aitortzea: 139,4625 puntu (63,0625 puntu oposizio-fasean; 56,4 puntu esperientziaren atalean eta 20 puntu prestakuntzaren atalean) psikologo kategoriako (fakultatibo espezialista tekniko - psikologo kliniko lanpostu funtzionala) hautaketa-prozesuan, 2016-2017ko EPEko txanda irekian, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren otsailaren 5eko 103/2018 eta otsailaren 14ko 123/2018 Ebazpenen bidez araututakoa.

2.– Bilbo-Basurtuko ESIko Basurtu Unibertsitate Ospitalean destino bat esleitzea María José Horcajo Ramírez andreari, txanda irekiaren bidez eta psikologo kategoriakoa (fakultatibo espezialista tekniko – psikologo kliniko lanpostu funtzionala), Osakidetzako zuzendari nagusiaren otsailaren 5eko 103/2018 Ebazpenaren eta otsailaren 14ko 123/2018 Ebazpenaren bidez onartutako deialdiaren oinarri orokorretan eta espezifikoetan ezarritako prozeduraren arabera.

3.– Psikologo kategorian (fakultatibo espezialista tekniko – psikologo kliniko lanpostu funtzionala) estatutupeko langile finko gisa izendatzeko agiria egitea, María José Horcajo Ramírez andrearen alde.

4.– María José Horcajo Ramírez andreak hilabeteko epea izango du bigarren apartatuan aipatutako destinoaz jabetzeko, ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Hirugarrena.– Ebazpen honetan xedatutakoaren eraginetik at geratzen diren gainerako egintza eta izapideek bere hartan jarrai dezatela agintzea.

Laugarrena.– Ebazpen hau EHAAn argitara dadila agintzea, eta Vitoria-Gasteizko Administrazioarekiko Auzien 1 zenbakiko Epaitegiari jakinaraztea.

Bosgarrena.– Epaia betetzeko izapideetan sor daitezkeen gorabeherak aztertzea eta ebaztea aipatutako Epaitegiari dagokio, halaxe ezartzen baita Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legeko 103.1 eta 109 artikuluetan.

Vitoria-Gasteiz, 2025eko urriaren 24a.

Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusia,

MIREN LOREA BILBAO ARTECHE.


Azterketa dokumentala