Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

224. zk., 2025eko azaroaren 20a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILEAK

Izendapenak, egoerak eta gorabeherak

OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
4937

1619/2025 EBAZPENA, urriaren 16koa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiarena, zeinaren bidez María Natividad Sáenz Zubiaga andrea Giza Baliabideen Plangintzako eta Kudeaketako zuzendariorde kargutik kentzen baita Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Zuzendaritza Nagusian, Giza Baliabideen Zuzendaritzan.

Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren maiatzaren 17ko 1007/2013 Ebazpenaren bidez, María Natividad Sáenz Zubiaga andrea izendatu zen Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Giza Baliabideen zuzendariordearen lanpostua betetzeko (2013ko abuztuaren 14ko EHAA, 154. zk.).

Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren abenduaren 9ko 1417/2020 Ebazpenaren bidez, María Natividad Sáenz Zubiaga andrearen izendapenaren izena aldatu zen, eta handik aurrera Giza Baliabideen Plangintzako eta Kudeaketako zuzendariorde bihurtu zen (2021eko urtarrilaren 11ko EHAA, 5. zk.).

Ekainaren 26ko 8/1997 Legea, azaroaren 11ko 255/1997 Dekretua eta aplikatzekoak diren gainerako xedapenak ikusita, Zuzendaritza Nagusi honek

EBAZTEN DU:

Lehenengoa.– María Natividad Sáenz Zubiaga andrea Giza Baliabideen Plangintzako eta Kudeaketako zuzendariorde kargutik kentzea, erretiroa hartzeagatik, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Zuzendaritza Nagusian, Giza Baliabideen Zuzendaritzan, eta eskerrak ematea egindako lanagatik.

Bigarrena.– Ebazpen honek 2025eko abenduaren 15eko lanaldia amaitzean izango ditu ondorioak.

Hirugarrena.– Interesdunari, Giza Baliabideen Zuzendariordetzari eta Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Zuzendaritza Nagusiko Giza Baliabideen Plangintzako eta Kudeaketako Zuzendariordetzari ebazpen honen berri ematea.

Laugarrena.– Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Administrazio Kontseiluari. Horretarako hilabeteko epea izango da, Ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2025eko urriaren 16a.

Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusia,

MIREN LOREA BILBAO ARTECHE.


Azterketa dokumentala