
223. zk., 2025eko azaroaren 19a, asteazkena
- Bestelako formatuak:
- PDF (116 KB - 1 orri.)
- EPUB (103 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Beste iragarki ofizial batzuk
JUSTIZIA ETA GIZA ESKUBIDEEN SAILA
4933
IRAGARKIA, zeinaren bidez epatzen baitira Bilboko Administrazioarekiko Auzien 1 zenbakiko Epaitegian bideratutako 299/2025 prozedura laburtuan interesdun direnak.
Bilboko Administrazioarekiko Auzien 1 zenbakiko Epaitegian administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jarri da, eta 299/2025 prozedura laburtuan izapidetzen ari da, Justiziako sailburuordearen 2025eko abuztuaren 26ko Ebazpenaren aurka. Ebazpen horren bidez, Justizia Administrazioko zuzendariaren 2025eko maiatzaren 30eko Ebazpenaren aurka demandatzaileak jarritako gora jotzeko errekurtsoa ebatzi zen, zeinetan EAEko Justizia Administrazioaren zerbitzura aldi baterako langile-beharrak estaltzeko lan-poltsetan daudenen behin betiko zerrenda barematuak argitaratu ziren, lan-poltsak ireki ondoren.
Horregatik, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 49.1 artikuluan xedatutakoarekin bat etorriz, prozeduran interesa duten pertsonak epatzen dira, egoki irizten badiote, Bilboko Administrazioarekiko Auzien 1 zenbakiko Epaitegian ager daitezen, bederatzi eguneko epean, iragarki hau Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
Vitoria-Gasteiz, 2025eko azaroaren 5a.
Justizia Administrazioko zuzendaria,
MARÍA DOLORES MOVILLA RIVAS.
RSS