
223. zk., 2025eko azaroaren 19a, asteazkena
- Bestelako formatuak:
- PDF (146 KB - 3 orri.)
- EPUB (179 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Beste iragarki ofizial batzuk
INDUSTRIA, TRANTSIZIO ENERGETIKO ETA JASANGARRITASUNAREN SAILA
4928
IRAGARKIA, 2025eko azaroaren 12koa, Natura Ondarearen eta Klima Aldaketarekiko Egokitzapenaren zuzendariarena, zeinaren bidez deialdia egiten baita Eusko Jaurlaritzako Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasun Sailak izapidetutako desjabetze arruntaren espedientean elkarren adostasunez balio justua zehazteko ekitaldirako, Txingudiko Badia inguruneko plan zuzentzailean jasotako Bidasoko Irlak (Hirukanale eta Santiagoaurrea) desjabetzeko proiekturako.
Eusko Jaurlaritzako Natura Ondare eta Klima Aldaketako Zuzendaritzak eskatuta, desjabetze-espedienteari hasiera eman zitzaion, Irungo (Gipuzkoa) udalerrian dauden Bidasoako Irletako ondasunak eta eskubideak okupatzeko, horiek birsortzeko eta ingurumena berreskuratzeko.
2023ko uztailaren 17ko Iragarkiaren bidez, bat etorriz Nahitaezko Desjabetzeari buruzko 1954ko abenduaren 16ko Legearen 17. artikuluarekin eta hurrengoekin, desjabetu beharreko ondasunen eta eskubideen zerrenda jendaurrean jarri zen, interesdunek ondasunen okupazioaren edo xedapenaren jatorriari, egoera materialari edo legezkoari eta egokitzat jotzen duten beste edozeini buruzko alegazioak egiteko.
Iragarki hori 2023ko abuztuaren 2an argitaratu zen Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian, Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean, Irungo udaletxeko iragarki-oholean eta Diario Vascon. Era berean, interesdunei horren berri eman zitzaien.
Jendaurreko informazioaren aldian, interesdunek alegazioak aurkeztu zituzten, argitaratutako informazioan egindako akats materialak zuzentzeko; alegazio horiei banan-banan erantzun zitzaien, eta kontuan hartu ziren eraginpeko ondasunen eta eskubideen behin betiko zerrendan.
Natura Ondarearen eta Klima Aldaketaren zuzendariaren 2023ko azaroaren 24ko ebazpenaren bidez erabaki zen Txingudiko Badia inguruneko plan zuzentzailean jasotako Bidasoako Irlak (Hirunakale eta Santiagoaurrea) desjabetzeak eragindako ondasunak eta eskubideak okupatu behar zirela, eta haiek egikaritzeko desjabetze-espedienteari hasiera eman zitzaion.
Horrenbestez, Nahitaezko Desjabetzeari buruzko Legean eta haren Araudian xedatutakoa betez, proiektuaren eraginpeko ondasunen eta eskubideen titularrei dei egiten zaie esandako egunean eta orduan Irungo Udalean egingo den ekitaldira agertzeko, Nahitaezko Desjabetzeari buruzko Legearen 24. artikuluan aurreikusitako adostasuna lortzen saiatzeko, eraginpeko ondasunen eta eskubideen balio justuari dagokionez.
Akordiorik lortzen ez bada egintzaren egunaren biharamunetik aurrera hamabost egun balioduneko epean, legez ezarritako prozedurari jarraituko zaio, nahiz eta gero aldeak ados jarri ahalko diren.
Era berean, ez agertuz gero, legez ezarritako prozedura jarraituko da, egintzarako adierazitako egunaren biharamunetik hamabost egun baliodun igaro ondoren.
Proiektuak eraginpean hartzen dituen ondasunen edo eskubideen titular guztiak pertsonalki agertu beharko dira, edo beren izenean jarduteko behar bezala baimendutako pertsonek ordezkatuta, eta titulartasuna egiaztatzen duten agiriak aurkeztu beharko dituzte (eskritura publikoak, pribatuak, ziurtagiriak, Jabetza Erregistroko informazio-oharrak, etab.) eta NAN edo IFZren fotokopia. Egokitzat joz gero, perituen eta notarioaren laguntza eska daiteke. Ordezkari baten bidez agertuz gero, ordezkaritzaren egiaztagiria aurkeztu beharko da.
Vitoria-Gasteiz, 2025eko azaroaren 12a.
Natura Ondarearen eta Klima Aldaketarekiko Egokitzapenaren zuzendaria,
ADOLFO URIARTE VILLALBA.
RSS