Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

223. zk., 2025eko azaroaren 19a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

INDUSTRIA, TRANTSIZIO ENERGETIKO ETA JASANGARRITASUNAREN SAILA
4927

IRAGARKIA, 2025eko urriaren 31koa, Deskarbonizazio zuzendariarena, Arrasateko udalerrian, 132 kV-ko (z/bik) Abadiano TA-Azpeitia TA 2 eta Ormaiztegi TA-Abadiano TA 1 lineak Mondragon TAra deribatzeko proiektuaren aurretiazko administrazio-baimena, eraikuntzako administrazio-baimena eta onura publikoko deklarazioa jendaurrean jartzeko dena.

Bat etorriz martxoaren 31ko 48/2020 Dekretuaren 9. eta 10. artikuluetan (2020-04-24ko EHAA) eta abenduaren 1eko 1955/2000 Errege Dekretuaren 144. artikuluan (2000-12-27ko BOE) aurreikusitako ondorioetarako, testu bereko azken xedapenetako lehenengoan, 1957ko apirilaren 26ko Nahitaezko Desjabetzeari buruzko Legearen Erregelamenduaren 17. artikuluan eta Sektore Elektrikoari buruzko abenduaren 26ko 24/2013 Legearen 53., 54., 55. eta 56. artikuluetan (2013-12-27ko BOE) ezarritakoarekin, jendaurrean jartzen da instalazio elektriko honen proiektua, eskatzaileak desjabetu beharrekotzat jotzen dituen ondasun eta eskubideen zerrenda zehatz eta banakatuarekin batera.

Esp.: 20-AT-Y-2025-00112.

– Eskatzailea: i-DE Redes Eléctricas Inteligentes SAU.

– Kokapena: Arrasateko udalerria.

– Aurrekontua, guztira: 1.350.228,59 euro.

– Helburua: 132 kV-ko (z/bik) Abadiño TA - Azpeitia TA 2 eta Ormaiztegi TA - Abadiño TA 1 lineen iritsierak Mondragon TAren GIS posizio berrietara egokitzea eta Arrasate inguruan dagoen sarearen maniobragarritasuna eta ustiapena hobetzea. Horretarako, 20. euskarria desegin eta beste kokapen batean planteatuko da, eta hortik Mondragon TArainoko lurpeko kanalizazio berria trazatuko da.

– Instalazioaren ezaugarriak: 2025eko ekaineko proiektuan jasotakoak, Roberto Cela Álvarez industria-ingeniariak sinatuta (espedientean jasota dago).

– Proiektu honek eragiten dien ondasun eta eskubideak: iragarki honen eranskinean jasotakoak.

Honako hauek eskatzen dira: onura publikoko deklarazioa, aurretiazko administrazio-baimena eta eraikuntzako administrazio-baimena.

Proiektu honen aldez aurreko administrazio-baimena Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasuneko Gipuzkoako Lurralde Ordezkaritzaren eskumena da, eta jendaurrean jarri behar da, onura publikoko informazio publikoarekin batera, martxoaren 31ko 48/2020 Dekretuaren 9. eta 10. artikuluen arabera.

Horren berri ematen da, interesdunek eta herritarrek oro har dokumentazioa aztertu ahal izateko, Gipuzkoako Lurralde Ordezkaritzan (Easo kalea 10, 1, Donostia) edo esteka honetan: https://www.euskadi.eus/energia-eta-meategi-inguruko-proiektuei-buruzko-informazioa/web01-a2energi/eu/

Gipuzkoako Lurralde Ordezkaritzan egoki iritzitako alegazioak aurkeztu ahal izango dira 30 egun balioduneko epean, dela idatzizko euskarri fisikoan (duplikatu bidez) ordezkaritzako erregistro orokorrean, dela EAEko Administrazio Publikoko erregistro elektroniko orokorrean (https://www.euskadi.eus/erregistro-elektroniko-orokorra/web01-sede/eu/); bestela, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16. artikuluan aurreikusitako moduren batean ere aurkeztu ahal izango dira.

Ohartarazten da pertsona juridikoak, nortasun juridikorik gabeko entitateak eta urriaren 1eko 39/2015 Legearen 14. artikuluan identifikatutako beste subjektu batzuk behartuta daudela administrazio publikoekin bitarteko elektronikoen bidezko harremana izatera, administrazio-prozedura baten edozein izapide egiteko. Hori dela eta, jendaurrean jartzeko izapide honetan alegazioren bat jarri nahi izanez gero, nahitaez aurkeztu beharko dute bitarteko elektronikoen bidez aipatutakoek.

Donostia, 2025eko urriaren 31.

Gipuzkoako lurralde-ordezkaria ez dagoenez, eta bat etorriz Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasunaren Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen dituen abenduaren 3ko 410/2024 Dekretuaren lehenengo xedapen gehigarriko e) apartatuarekin,

Deskarbonizazio zuzendaria,

GUILLERMO ALLENDE ARANGUIZ.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala