
223. zk., 2025eko azaroaren 19a, asteazkena
- Bestelako formatuak:
- PDF (101 KB - 2 orri.)
- EPUB (108 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
BESTELAKO XEDAPENAK
TURISMO, MERKATARITZA ETA KONTSUMO SAILA
4926
AGINDUA, 2025eko azaroaren 5ekoa, Turismo, Merkataritza eta Kontsumoko sailburuarena, zeinaren bidez ebazten baitira 2025erako Turismo, Merkataritza eta Kontsumoko Euskadi Sariak.
Turismo, Merkataritza eta Kontsumoko sailburuaren 2025eko irailaren 3ko Aginduaren (2025eko irailaren 23ko EHAA, 180. zk.) I. eranskineko 7. artikuluan, II. eranskineko 8. artikuluan eta III. eranskineko 8. artikuluan xedatutakoa kontuan hartuta –agindu horren bidez arautzen dira Turismo, Merkataritza eta Kontsumoko Euskadi Sarien 2025erako deialdiaren oinarriak–, eta horretarako izendatutako epaimahaiak emate-proposamena ezagutu ondoren, hau
EBAZTEN DUT:
1. artikulua.– Epaimahaiaren proposamena ikusita, 2025eko ekitaldiari dagozkion Euskal Turismoaren Euskadi Sariak honako hauei ematea:
– Turismo-berrikuntzaren Euskadi Saria 10 langilerainoko enpresentzat: Valdelana upeltegiak.
– Turismo-berrikuntzaren Euskadi Sariak 10 langile baino gehiagoko enpresentzat: Spirit Hotel&Apartments.
– Helmuga arduratsu eta jasangarriaren Euskadi Saria: Bidasoako garapen agentzia, S.A.
– Ibilbide profesionalaren Euskadi Saria: Cristina Iturriagagoitia.
Era berean, epaimahaiak, ezohiko izaeraz, 2025eko ekitaldirako aipamen berezi bat ematea erabaki du, Asunción Fernández-Villarán Ara doktore, unibertsitateko katedradun eta Deustuko Unibertsitateko Turismoko Graduaren koordinatzaileari, bere ikuspegi estrategikoagatik, turismoko profesionalen belaunaldi berriak inspiratzeko duen gaitasunagatik eta Euskadiko turismoaren garapenari egiten dion ekarpenagatik.
Erakunde onuradunek, 2025eko irailaren 3ko Aginduaren I. eranskinaren 8. artikuluan ezarritakoaren arabera, aintzatespen publikoa jasoko dute horretarako deitutako ekitaldian.
2. artikulua.– Epaimahaiaren proposamena ikusita, 2025eko ekitaldiari dagozkion Merkataritzaren Euskadi Sariak honako hauei ematea:
– Ibilbide profesionalaren Euskadi Merkataritza Saria: hijos de Melchor Castaño, S.L.
– Merkataritza-enpresentzako Euskadi Sariak:
1.– 10 langilerainoko merkataritza-enpresei zuzendutako Euskadi Saria: Muchas Telas.
2.– 10 langile baino gehiagoko merkataritza-enpresei zuzendutako Euskadi Saria: Pinturas del Norte 1963, S.L.
– Ekintzailetzaren Euskadi Saria: Gustazos postrería.
– Merkataritza Arloak Dinamizatzeko Euskadi Sariak: Bertan Azpeitiko merkatarien elkartea.
Erakunde onuradunek, 2025eko irailaren 3ko Aginduaren II. eranskinaren 9. artikuluan ezarritakoaren arabera, aintzatespen publikoa jasoko dute horretarako deitutako ekitaldian.
3. artikulua.– Epaimahaiaren proposamena ikusita, 2025eko ekitaldiari dagozkion Kontsumoko Euskadi Sariak honako hauei ematea:
– Kontsumoko Euskadi Saria, 1. kategorian: Tolosaldeko KIUB.
– Kontsumoko Euskadi Saria, 2. kategorian: elikagaien Xahuketaren aurkako Euskadiko plataforma.
– Kontsumoko Euskadi Saria, 3. kategorian: «código de barras» programa.
Erakunde onuradunek, 2025eko irailaren 3ko Aginduaren III. eranskinaren 9. artikuluan ezarritakoaren arabera, aintzatespen publikoa jasoko dute horretarako deitutako ekitaldian.
AZKEN XEDAPEN BAKARRA
Agindu honek amaiera ematen dio administrazio-bideari, eta, beronen aurka, berraztertze-errekurtsoa jar dakioke Turismo, Merkataritza eta Kontsumoko sailburuari, hilabeteko epean agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jar daiteke Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salan, bi hileko epean agindua argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
Vitoria-Gasteiz, 2025eko azaroaren 5a.
Turismo, Merkataritza eta Kontsumoko sailburua,
JAVIER HURTADO DOMÍNGUEZ.
RSS