
223. zk., 2025eko azaroaren 19a, asteazkena
- Bestelako formatuak:
- PDF (152 KB - 3 orri.)
- EPUB (130 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
BESTELAKO XEDAPENAK
GOBERNANTZA, ADMINISTRAZIO DIGITAL ETA AUTOGOBERNUAREN SAILA
4924
EBAZPENA, 2025eko azaroaren 4koa, Administrazio Publikoaren Euskal Institutuko zuzendariarena, zeinaren bidez, zerrendan ageri diren entitateei dagozkien laguntzak esleitzen zaizkien, haien langileentzako prestakuntza finantzatzeko.
AURREKARIAK
Lehenengoa.– 2025eko abuztuaren 11n argitaratu zen Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian Euskal Autonomia Erkidegoko toki-administrazioetako eta foru-administrazioetako enplegatuen prestakuntza finantzatzera bideratutako laguntzen deialdia egiteko ebazpena.
Bigarrena.– Seigarren oinarriak ezarritako epean, entitate interesdunek eskabidea aurkeztu dute, deialdian aurreikusitako laguntzak eskuratze aldera. Eskabideak, aurkezturiko dokumentazioarekin batera, IVAPeko Prestakuntza Zerbitzuak aztertu ditu.
ZUZENBIDE-OINARRIAK
Lehenengoa.– Deialdiaren zazpigarren oinarriak ezartzen duenaren arabera, prestakuntza-plan edo -programei buruzko laguntzen esleipena Administrazio Publikoaren Euskal Institutuko zuzendariaren ebazpen baten bitartez egingo da. Ebazpen horrek diruz lagundutako entitateen zerrenda jasoko du, bai eta entitate bakoitzari dagozkion diru-kopuruak eta diruz lagundutako kontzeptuak ere. Ebazpen hori Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian eta helbide elektroniko honetan argitaratuko da: http:\\www.ivap.euskadi.eus
Bigarrena.– Administrazio Publikoaren Euskal Institutuaren egitura eta egitekoak arautzen dituen 133/2021 Dekretuaren 6.2.m) artikuluaren arabera, zuzendariaren egitekoa da, besteak beste, IVAP osatzen duten zerbitzuen helburuak betetzeko eta dagozkien egitekoak aurrera eramateko behar diren deialdiak eta ebazpenak onartzea.
Hirugarrena.– Aplikagarria da, besteak beste, arau hauetan ezarritakoa: Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorra; lege hori garatzen duen 887/2006 Errege Dekretua, eta Euskadiko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen testu bategina onartzen duen azaroaren 11ko 1/1997 Legegintza Dekretuaren VI. titulua.
Hori guztia dela eta, behin eskabideak aurkezteko epea amaituta, eta aipatutako ebazpenean ezarritakoa betez, honako hau
EBAZTEN DUT:
Lehenengoa.– Diru-kopuru hauek ematea, euskal administrazio publikoek, beren langileei zuzenduta, 2025. ekitaldirako onartutako prestakuntza-planak eta programak finantzatzen laguntzeko:
Autonomia-Erkidegoko Udal-Administrazioak:
(Ikus .PDF)
Autonomia-Erkidegoko Foru-Administrazioak:
(Ikus .PDF)
Bigarrena.– Entitate horiei esleitutako zenbateko osoa ordaintzeko izapideak abiarazteko agintzea.
Hirugarrena.– Behin betiko likidazioa, plan edo programa exekutatu izanaren justifikazioaren mende egongo da, deialdiaren hamargarren oinarrian xedatzen denaren arabera.
Laugarrena.– Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzeko agintzea.
Errekurtsoak:
Ebazpen honen aurka, ezin da errekurtsorik jarri administrazio-bidean, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluak ezarritakoarekin bat.
Administrazio publiko interesdunek administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jarri ahal izango dute, Vitoria-Gasteizko Administrazioarekiko Auzien Epaitegian, bi hilabeteko epean, ebazpena jakinarazi eta hurrengo egunetik, aipatu 29/1998 Legearen 46. artikuluak xedatu bezala.
Hala ere, errekurtsoa jarri aurretik, errekerimendua egin ahalko diote IVAPi, bi hilabeteko epean, ebazpena jakinarazi eta hurrengo egunetik kontatuta, egintza errebokatzeko. Errekerimendua Administrazio Publikoaren Euskal Institutuko zuzendariari zuzendu beharko zaio idazki arrazoituaren bidez. Errekerimendua jaso eta hurrengo hilabetean erantzunik ematen ez bazaio, ezetsitzat joko da (29/1998 Legearen 44. artikulua). Aurretik errekerimendua aurkeztu bada, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jartzeko epea kontatzen hasiko da berariazko akordioa jasotzen denetik edo isilbidez ezeztatuta jotzen den hurrengo egunetik aurrera.
Vitoria-Gasteiz, 2025eko azaroaren 4a.
Administrazio Publikoaren Euskal Institutuko zuzendaria,
LEIRE CORRALES GOTI.
RSS