Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

223. zk., 2025eko azaroaren 19a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

GOBERNANTZA, ADMINISTRAZIO DIGITAL ETA AUTOGOBERNUAREN SAILA
4923

AGINDUA, 2025eko azaroaren 6koa, Gobernantza, Administrazio Digital eta Autogobernuko sailburuarena, zeinaren bidez Álaz Fundazioaren eraketa Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroan inskribatzen baita.

2025eko irailaren 17an eskabide bat sartu da Gobernantza, Administrazio Digital eta Autogobernu Sailaren Erregistro Orokorrean, Álaz Fundazioaren eraketa Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroan inskribatzeko.

Horrekin batera administrazio-espedientean dagoen dokumentazioa aurkeztu zen.

Estatutuen 3. artikuluak fundazioaren xedeak jasotzen ditu:

– Ahultasun-egoeran dauden pertsonei ostatu hartzeko aukera erraztea, haien bizitzak hobe ditzaten eta komunitatean erabat integra daitezen.

Fundazioaren hasierako zuzkidura 30.000 euroko diru-ekarpena da.

Fundazioaren jarduera-eremua Euskal Autonomia Erkidegora hedatzen da.

Estatutuen 8. artikuluak ezartzen du patronatua gutxienez 3 pertsonak eta gehienez 12 pertsonak osatuko dutela.

Fundazioaren patronatua, hasieran, kargu eta kide hauek osatzen dute, eta horien izendapena eta onarpena fundazioaren eskrituran eta ondorengo notario-eginbidean jasota daude:

Presidentea: Bizitegi Elkartea Bazterturik Gabeko Gizarterantz, Aitor Ipiña Gallastegui jaunak ordezkatua.

Idazkaria: Peñascal kooperatiba-sozietatea, David Telleria Herrera jaunak ordezkatua.

Batzordekidea: Ana Maria Mateos Ruiz andrea.

Batzordekidea: Pablo Victor Aretxabala Pellon jauna.

Batzordekidea: Zimendu Elkartea Giza Esku Hartzea, María Angeles Asenjo Pedrido andreak ordezkatua.

Estatutuen 12. artikuluan adierazitakoaren arabera, patronatuko kidearen karguaren iraupena lau urtekoa izango da.

Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Aholku Batzordea 2025eko urriaren 24an bildu zen inskripzio-eskaera aztertzeko, fundazioaren helburuen zilegitasuna eta interes orokorra eta haren bideragarritasuna diren bezainbatean. Aholku Batzordeak, aho batez, aldeko txostena eman zuen, bilkuraren aktan jasotakoaren arabera.

Era berean, 2025eko urriaren 27an, Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Babesletzak fundazioaren eraketari buruzko nahitaezko txostena eman zuen.

Gobernantza, Administrazio Digital eta Autogobernuko sailburuari dagokio eratze-espediente hau agindu bidez ebaztea, hauekin bat etorriz: Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Babesletzaren eta Erregistroaren Erregelamendua onartzen duen uztailaren 23ko 115/2019 Dekretuaren 3.1.a) artikulua; eta Euskal Autonomia Erkidegoaren Administrazioko sailak sortu, ezabatu eta aldatzen dituen eta horien eginkizunak eta jardun-arloak zehazten dituen lehendakariaren ekainaren 23ko 18/2024 Dekretuaren 9.1.n) artikulua.

Espediente honi funtsezko iritzitako datu eta dokumentu guztiak erantsi zaizkio, eta bereziki bete dira Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioei buruzko ekainaren 2ko 9/2016 Legearen 7. artikulutik 12. artikulura eta 51.2 artikuluan, eta Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Babesletzaren eta Erregistroaren Erregelamendua onartzen duen uztailaren 23ko 115/2019 Dekretuaren 41. artikuluan aurreikusitako baldintzak.

Hori guztia kontuan hartuta,

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroan inskribatzea Álaz Fundazioaren eraketa (erregistro-zenbakia: F-510), bai eta patronatuaren hasierako osaera ere, Bilbon, 2025eko irailaren 8an, Jesús Sánchez Vigil notario jaunaren aurrean egiletsitako eskritura publikoan (protokolo-zenbakia: 1.105) eta 2025eko irailaren 11 eta 24ko zuzenketetan adierazitakoaren arabera.

Bigarrena.– Agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea eta interesdunei jakinaraztea.

Agindu honek administrazio-bidea amaitzen du, eta, ondorioz, beronen aurka aukerako berraztertze-errekurtsoa aurkez daiteke Gobernantza, Administrazio Digital eta Autogobernuko sailburu honen aurrean, agindua jakinarazi eta hurrengo egunetik aurrera, hilabeteko epean; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salan, bi hileko epean, agindua jakinarazi eta hurrengo egunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2025eko azaroaren 6a.

Gobernantza, Administrazio Digital eta Autogobernuko sailburua,

MARÍA UBARRECHENA CID.


Azterketa dokumentala