
223. zk., 2025eko azaroaren 19a, asteazkena
- Bestelako formatuak:
- PDF (102 KB - 2 orri.)
- EPUB (111 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
BESTELAKO XEDAPENAK
GOBERNANTZA, ADMINISTRAZIO DIGITAL ETA AUTOGOBERNUAREN SAILA
4922
AGINDUA, 2025eko azaroaren 6koa, Gobernantza, Administrazio Digital eta Autogobernuko sailburuarena, zeinaren bidez Fundación Alejandro Remiro izeneko fundazioaren eraketa Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroan inskribatzen baita.
2025eko apirilaren 22an eskabide bat sartu da Gobernantza, Administrazio Digital eta Autogobernu Sailaren Erregistro Orokorrean, Fundación Alejandro Remiro izeneko fundazioaren eraketa Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroan inskribatzeko.
Horrekin batera administrazio-espedientean dagoen dokumentazioa aurkeztu zen.
Estatutuen 3. artikuluak fundazioaren xedeak jasotzen ditu:
– Ahultasun-egoeran dauden pertsonei ostatu hartzeko aukera erraztea, haien bizitzak hobe ditzaten eta komunitatean erabat integra daitezen.
Fundazioaren hasierako zuzkidura 30.000 euroko diru-ekarpena da.
Fundazioaren jarduera-eremua Euskal Autonomia Erkidegora hedatzen da.
Estatutuen 8. artikuluak ezartzen du patronatua gutxienez 3 pertsonak eta gehienez 12 pertsonak osatuko dutela.
Fundazioaren patronatua, hasieran, kargu eta kide hauek osatzen dute, eta horien izendapena eta onarpena fundazioaren eskrituran eta ondorengo notario-eginbidean jasota daude:
– Presidentea: Alejandro Remiro Gargallo jauna.
– Idazkaria: Francisco Valdivielso Sánchez jauna.
– Kidea: Andrea-Vicenta Remiro Gargallo andrea.
Estatutuen 12. artikuluan adierazitakoaren arabera, patronatuko kidearen karguaren iraupena biziartekoa izango da.
Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Aholku Batzordea 2025eko urriaren 24an bildu zen inskripzio-eskaera aztertzeko, fundazioaren helburuen zilegitasuna eta interes orokorra eta haren bideragarritasuna diren bezainbatean. Aholku Batzordeak, aho batez, aldeko txostena eman zuen, bilkuraren aktan jasotakoaren arabera.
Era berean, 2025eko urriaren 27an, Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Babesletzak fundazioaren eraketari buruzko nahitaezko txostena eman zuen.
Gobernantza, Administrazio Digital eta Autogobernuko sailburuari dagokio eratze-espediente hau agindu bidez ebaztea, hauekin bat etorriz: Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Babesletzaren eta Erregistroaren Erregelamendua onartzen duen uztailaren 23ko 115/2019 Dekretuaren 3.1.a) artikulua; eta Euskal Autonomia Erkidegoaren Administrazioko sailak sortu, ezabatu eta aldatzen dituen eta horien eginkizunak eta jardun-arloak zehazten dituen lehendakariaren ekainaren 23ko 18/2024 Dekretuaren 9.1.n) artikulua.
Espediente honi funtsezko iritzitako datu eta dokumentu guztiak erantsi zaizkio, eta bereziki bete dira Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioei buruzko ekainaren 2ko 9/2016 Legearen 7. artikulutik 12. artikulura eta 51.2 artikuluan, eta Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Babesletzaren eta Erregistroaren Erregelamendua onartzen duen uztailaren 23ko 115/2019 Dekretuaren 41. artikuluan aurreikusitako baldintzak.
Hori guztia kontuan hartuta,
EBAZTEN DUT:
Lehenengoa.– Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroan inskribatzea Fundación Alejandro Remiro izeneko fundazioaren eraketa (erregistro-zenbakia: F-511), bai eta patronatuaren hasierako osaera ere, Donostian, 2025eko apirilaren 9an, Fermín Lizarazu Aramayo notario jaunaren aurrean (protokolo-zenbakia: 1.170) egiletsitako eskritura publikoan eta 2025eko uztailaren 17ko eta irailaren 16ko zuzenketa-eginbideetan adierazitakoaren arabera.
Bigarrena.– Agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea eta interesdunei jakinaraztea.
Agindu honek administrazio-bidea amaitzen du, eta, ondorioz, beronen aurka aukerako berraztertze-errekurtsoa aurkez daiteke Gobernantza, Administrazio Digital eta Autogobernuko sailburu honen aurrean, agindua jakinarazi eta hurrengo egunetik aurrera, hilabeteko epean; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salan, bi hileko epean, agindua jakinarazi eta hurrengo egunetik aurrera.
Vitoria-Gasteiz, 2025eko azaroaren 6a.
Gobernantza, Administrazio Digital eta Autogobernuko sailburua,
MARÍA UBARRECHENA CID.
RSS