Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

222. zk., 2025eko azaroaren 18a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

SPRI-ENPRESEN GARAPENERAKO EUSKAL AGENTZIA
4911

HUTS-ZUZENKETA, SPRI-Enpresa Garapenerako Euskal Agentziako zuzendari nagusiaren 2025eko urriaren 28koa Ebazpena, 2025erako «Smart Industry-Teknologia Kuantikoak» laguntza-programaren oinarri arautzaileak eta deialdia onesten dituena.

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria arautzen duen abenduaren 23ko 217/2008 Dekretuaren 18.2.b) artikuluan xedatutakoa betez, argitaratzeko bidalitako testuan dauden hutsak edo omisioak Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako Zuzendaritzak zuzenduko ditu baldin eta nabarmenak badira, dokumentuen esanahia aldatzen ez badute eta nahasbiderik ez sortzeko komeni bada. Zuzenketa egiteko eskaria testua argitaratzeko agindua eman duen organoak egingo du.

Mota horretako akatsak aurkitu dira 2025erako «Smart Industry-Teknologia Kuantikoak» laguntza-programaren oinarri arautzaileak eta deialdia onesten dituen SPRI-Enpresen Garapenerako Euskal Agentziako zuzendari nagusiaren 2025eko urriaren 28ko Ebazpenean (2025eko azaroaren 6ko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian, 214. zk., argitaratuta); hortaz, akats horiek zuzenduko dira.

Euskarazko argitalpenaren 2025/4727 (22/11) orrialdean, 12. artikuluan.– Laguntza-eskaerak aurkezteko epea,

hau jartzen duen tokian:

«Oinarri hauek Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu, eta biharamunean hasiko da laguntza-eskaerak aurkezteko epea, eta 2025eko abenduaren 9an bukatuko da. Dena den, eskatzaileei zuzendutako arreta teknikoa 2025eko abenduaren 12ko 15:00etan amaituko da (Espainiako penintsulako ordua).»

hau jarri behar du:

«Oinarri hauek Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu, eta biharamunean hasiko da laguntza-eskaerak aurkezteko epea, eta 2025eko abenduaren 9an bukatuko da. Dena den, eskatzaileei zuzendutako arreta teknikoa 2025eko abenduaren 9ko 15:00etan amaituko da (Espainiako penintsulako ordua).»

Bilbao, 2025eko azaroaren 6a.

SPRI-Enpresa Garapenerako Euskal Agentziako zuzendari nagusia,

JON ANSOLEAGA UGARTE.


Azterketa dokumentala