Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

222. zk., 2025eko azaroaren 18a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILEAK

Izendapenak, egoerak eta gorabeherak

JUSTIZIA ETA GIZA ESKUBIDEEN SAILA
4899

AGINDUA, 2025eko azaroaren 12koa, Justizia eta Giza Eskubideen sailburuarena, zeinaren bidez izendatzen baitira jabetza, merkataritza eta ondasun higigarrien erregistratzaileak, Euskal Autonomia Erkidegoan jabetza, merkataritza eta ondasun higigarrien erregistratzaile izateko hautagaien kidegoko kideen arteko lehiaketa ebazteko. Lehiaketa hori uztailaren 3ko PCJ/698/2025 Aginduaren bidez sustatu zen (2025eko uztailaren 7ko BOE).

Aztertu da jabetza, merkataritza eta ondasun higigarrien erregistro hutsak betetzeko izapidetutako espedientea. Espediente hori jabetza, merkataritza eta ondasun higigarrien erregistratzaile izateko hautagaien kidegoko kideen arteko lehiaketari loturik dago, zeina uztailaren 3ko PCJ/698/2025 Aginduaren bidez sustatu baitzen (2025eko uztailaren 7ko BOE). Horrenbestez, Autonomia Estatutuaren 10.22 artikuluan xedatutakoarekin bat etorriz, eta lehendakariaren ekainaren 23ko 18/2024 Dekretuak emandako ahalmenez baliatuta –Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorreko sailak sortu, ezabatu eta aldatzen dituena eta sail bakoitzaren egitekoak eta jardun-arloak finkatzen dituena–, hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Miguel Pérez Paniego jauna izendatzea Bilboko 13 zenbakiko Jabetza Erregistroa betetzeko.

Bigarrena.– Daniel Enrique Ferrán del Villar jauna izendatzea Tolosako 2 zenbakiko Jabetza Erregistroa betetzeko.

Hirugarrena.– Juan José García Núñez jauna izendatzea Markina-Xemeingo Jabetza Erregistroa betetzeko.

Laugarrena.– Teresa Arriola Cortés andrea izendatzea Bilboko 5 zenbakiko Jabetza Erregistroa betetzeko.

Agindu honek amaiera ematen dio administrazio-bideari, eta, beronen aurka, aukerako berraztertze-errekurtsoa aurkez dakioke Justizia eta Giza Eskubideen sailburuari, hilabeteko epean, agindua jakinarazi eta hurrengo egunetik aurrera; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke, Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salan, bi hilabeteko epean, agindua jakinarazi eta hurrengo egunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2025eko azaroaren 12a.

Justizia eta Giza Eskubideen sailburua,

MARÍA JESÚS CARMEN SAN JOSÉ LÓPEZ.


Azterketa dokumentala