
221. zk., 2025eko azaroaren 17a, astelehena
- Bestelako formatuak:
- PDF (103 KB - 1 orri.)
- EPUB (109 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Beste iragarki ofizial batzuk
URAREN EUSKAL AGENTZIA
4898
IRAGARKIA, Debako udalerrian (Gipuzkoa), 72+509.074 KParen eta 73+081.011 KParen arteko trenbide-plataforma bikoizteko obrak –Urtzabal errekastoaren jabari publiko hidraulikoari eta ibilguen polizia-eremuari eragingo diotenak– biltzen dituen espedientea jendaurrean jartzen duena.
Espedientea: AO-G-2025-0237.
Eskatzailea: Euskal Trenbide Sarea.
Ibilgua/k: Urtzabal.
Udalerria eta lurralde historikoa: Deba (Gipuzkoa).
Jarduketa-eremua (UTM (30N ETRS89) koordenatuak): X = 556.399; Y = 4.792.528.
Obra hauen bidez, 72+509.074 KParen eta 73+081.011 KParen arteko trenbide-plataforma bikoiztuko da. Lanen artean zerbitzu-bide bat egingo da gaur egungo trenbidearen plataformarako, 72+502 drainatze-obrako galeria hidraulikoa 5 metrotan luzatuz, bideak errekastoa harlangaitzezko hormarekin paraleloan gurutza dezan, egungo eta ondoko bide-plataformari eusteko.
Hori guztia jendaurrean jartzen da, pertsona oro jakinaren gainean egon dagin, hogei (20) eguneko epean, iragarki hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik zenbatzen hasita, Jabari Publiko Hidraulikoaren Erregelamendua onartzen duen apirilaren 11ko 849/1986 Errege Dekretuaren 53. artikuluan eta urriaren 1eko 39/2015 Legearen 83. artikuluan xedatutakoarekin bat etorriz, kaltetua izan daitekeen edonork espedientea aztertu eta egokitzat jotzen duen guztia adierazi ahal izan dezan, 39/2015 Legean aurreikusitako moduetan, aipatu epean.
Espedientea eskuragarri egongo da, adierazitako epearen barruan, Uraren Euskal Agentzian, bai eta (https://www.uragentzia.euskadi.eus) Interneteko atarian ere, Informazio Publikoa atalean.
Vitoria-Gasteiz, 2025eko azaroaren 3a.
Zuzendari nagusia,
EE (2025eko maiatzaren 23ko Ebazpena).
Lan-baimenen arduraduna,
MARÍA JOSÉ GUERRERO VERDEJO.
RSS