
221. zk., 2025eko azaroaren 17a, astelehena
- Bestelako formatuak:
- PDF (102 KB - 1 orri.)
- EPUB (108 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Beste iragarki ofizial batzuk
URAREN EUSKAL AGENTZIA
4897
IRAGARKIA, Donostia eta Hernaniko udal-mugarteetan (Gipuzkoa), GI-2132 errepidea egokitzeko obrak –Errekalde eta Galarreta arteko bizikleta eta oinezkoen bidea sartzeko, Añorga errekaren eta honen Zabalaga eta Pepeneko Iturriaren adarren ibilguen polizia-eremuari eraginez– eta azken honetan pasabide bat eraikitzeko lanak biltzen dituen espedientea jendaurrean jartzen duena.
Espedientea: AO-G-2025-0396.
Eskatzailea: Gipuzkoako Foru Aldundia.
Ibilgua/k: Igara.
Udalerria eta lurralde historikoa: Donostia eta Hernani (Gipuzkoa).
Jarduketa-eremua (UTM (30N ETRS89) koordenatuak): X = 581.490; Y = 4.792.162.
Bizikleten eta oinezkoen aldi bereko ibilbide bat sortu nahi da, 3 m-ko zabalerakoa eta 2 kilometroko luzerakoa, Errekalde eta Galarretako biribilguneen inguruetan dauden eta etorkizunean izango diren ibilbideekin komunikatzeko. 1+280 eta 1+310 KPen artean oinezkoentzako pasabide bat eraikiko da Pepeneko Iturria errekaren gainean, GI-2132 errepidearen oinarrizko hormari atxikita.
Hori guztia jendaurrean jartzen da, pertsona oro jakinaren gainean egon dagin, hogei (20) eguneko epean, iragarki hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik zenbatzen hasita, Jabari Publiko Hidraulikoaren Erregelamendua onartzen duen apirilaren 11ko 849/1986 Errege Dekretuaren 53. artikuluan eta urriaren 1eko 39/2015 Legearen 83. artikuluan xedatutakoarekin bat etorriz, kaltetua izan daitekeen edonork espedientea aztertu eta egokitzat jotzen duen guztia adierazi ahal izan dezan, 39/2015 Legean aurreikusitako moduetan, aipatu epean.
Espedientea eskuragarri egongo da, adierazitako epearen barruan, Uraren Euskal Agentzian, bai eta (https://www.uragentzia.euskadi.eus) Interneteko atarian ere, Informazio Publikoa atalean.
Vitoria-Gasteiz, 2025eko azaroaren 3a.
Zuzendari nagusia.
EE (2025eko maiatzaren 23ko Ebazpena).
Lan-baimenen arduraduna,
MARÍA JOSÉ GUERRERO VERDEJO.
RSS