Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

221. zk., 2025eko azaroaren 17a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

URAREN EUSKAL AGENTZIA
4896

IRAGARKIA, Zumarraga udalerriko (Gipuzkoa) uren aprobetxamendu baterako administrazio-emakidaren ebazpena argitaratzeko dena.

Espedientearen kodea: A-G-2020-0010.

Eskatzailea: Angel Arróspide Aurkia.

Apirilaren 11ko 849/1986 Errege Dekretuaren bidez onartutako Jabari Publiko Hidraulikoaren Erregelamenduaren 116. artikuluan aurreikusitakoarekin bat etorriz (30eko BOE), jakitera ematen da, denek jakin dezaten, Uraren Euskal Agentziako zuzendari nagusiaren 2025-11-02ko ebazpenaren bidez, eta horretarako hasitako espedientearen ondorioz, Angel Arróspide Aurkiari eman zaiola Zumarragako udalerrian (Gipuzkoa) dagoen San Kristobal auzoko Amuerdi iturburutik urtean 88,75 m3 ur publiko aprobetxatzeko administrazio-emakida, ura abeltzaintzarako eta nekazaritza-ureztatzerako erabiltzeko, 20 urteko eperako.

Vitoria-Gasteiz, 2025eko azaroaren 3a.

Zuzendari nagusia.
EE (2025eko maiatzaren 23ko Ebazpena).

Aprobetxamenduen arduraduna,

ANABEL MONTILLA OLALDE.


Azterketa dokumentala