
221. zk., 2025eko azaroaren 17a, astelehena
- Bestelako formatuak:
- PDF (102 KB - 1 orri.)
- EPUB (105 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Beste iragarki ofizial batzuk
URAREN EUSKAL AGENTZIA
4895
IRAGARKIA, zeinaren bidez jendaurrean jartzen baita Elgoibar udalerrian (Gipuzkoa) dagoen Marda iturburutik urtean 290 m3 aprobetxatzeko administrazio-emakida eskatzen duen espedientea, ura etxeko erabilerarako, abeltzaintzarako eta ureztatzeko erabiltzeko.
Espedientea: A-G-2024-0038.
Eskatzailea: Lorenzo Mendikute Usatorre.
Hartunearen kokapena: Elgoibar (Gipuzkoa).
Bilketa-puntua (UTM (ETRS89) koordenatuak): X = 550.175; Y = 4.781.656.
Eskatutako urteko bolumena: 290 m3 urtean.
Uraren erabilera: etxekoa, abeltzaintza eta ureztatzea.
Aprobetxamenduaren deskribapena: iturburutik kutxatila baten bidez hartutako urak 15 m3-ko edukiera duen depositu batera bideratzen dira, eta, ondoren, Upaitxiki baserrira, 2 pertsonek etxean erabiltzeko, 2 behi, 4 ahuntz eta 4 zaldi dituen azienda baten beharrak asetzeko, eta 160 m2-ko baratzea ureztatzeko.
Eta hori guztia jendaurrean jartzen da, guztiak jakinaren gainean egon daitezen, hogei (20) eguneko epean, iragarki hau EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik hasita, Jabari Publiko Hidraulikoaren Erregelamendua onartzen duen apirilaren 11ko 849/1986 Errege Dekretuaren 109. artikuluan xedatutakoaren arabera, urriaren 1eko 39/2015 Legearen 83. artikuluarekin lotuta, kaltea jasan dezakeen edonork espedientea aztertu ahal izan dezan eta egokitzat jotzen duen guztia adierazi ahal izan dezan, 39/2015 Legean aurreikusitako moduen bidez, aipatu epean.
Espedientea eskuragarri egongo da, adierazitako epearen barruan, Uraren Euskal Agentzian, bai eta Interneteko atariko Informazio Publikoa atalean ere (https://www.uragentzia.euskadi.eus).
Vitoria-Gasteiz, 2025eko urriaren 30a.
Zuzendari nagusia.
EE (2025eko maiatzaren 23ko Ebazpena).
Aprobetxamenduen arduraduna,
ANABEL MONTILLA OLALDE.
RSS