Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

221. zk., 2025eko azaroaren 17a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

INDUSTRIA, TRANTSIZIO ENERGETIKO ETA JASANGARRITASUNAREN SAILA
4891

IRAGARKIA, Ingurumen Administrazioaren zuzendariarena, zeinaren bidez Cayfer Servicios Medioambientales SL enpresak Deban (Gipuzkoa), Itziarko industrialdeko 9. partzelan (1. eta 2. pabiloietan), hondakin arriskutsu eta ez-arriskutsuak kudeatzeko jarduerarako aurkeztutako proiektu teknikoa jendaurrean jartzen baita.

Euskadiko Ingurumen Administrazioari buruzko abenduaren 9ko 10/2021 Legeak ingurumen-baimen bakarraren araubidearen mende jartzen du titulartasun publiko edo pribatuko jarduerak eta instalazioak ustiatzea, baldin eta I.B. eranskinean jasotako jardueraren bat garatzen bada.

Ingurumen-baimen bakarraren bidez, egintza bakar batean eta Euskal Autonomia Erkidegoko ingurumen-organoak aldez aurretik emandako administrazio-prozedura bakar batean integratuko dira hondakinak sortzeko eta kudeatzeko baimenak, kolektorera, jabari publiko hidraulikora eta itsas-lehorreko jabari publikora nahiz atmosferara isurketak egiteko baimenak, eta kasuan kasuko isurtzeko muga-balioak finkatuko dira, aplikatzekoa den araudi sektorialean xedatutakoaren arabera.

Aipatutako arauak 36. artikuluan ezartzen duenez, behin eskabidea aurkeztuta eta dokumentazioa osatuta dagoela egiaztatuta, instalazio- edo jarduera-proiektua jendaurrean jarriko da hogeita hamar egun balioduneko epean, alegazioak aurkeztu ahal izateko. Horretarako, aldez aurretik iragarkia jarriko da Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian eta Eusko Jaurlaritzaren egoitza elektronikoan.

Zabalkunde handiagoa izan dezan, iragarki hori jarduera edo instalazioa kokatuta dagoen lurraldeko udalari jakinaraziko zaio, toki-erakundeak bere ediktu-oholean jar dezan.

Hori dela eta, AAU01209_SOL_2024_001 espedientea jendaurrean jarri behar da hogeita hamar egun balioduneko epean, iragarki hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik hasita, egoki iritzitako alegazioak edo oharrak aurkez daitezen.

Jendaurrean jartzeko izapidea bete behar duen instalazioaren dokumentazioa jendearen eskura egongo da Eusko Jaurlaritzaren egoitza elektronikoko iragarki-taula elektronikoan (https://www.euskadi.eus/iragarki-taula-elektronikoa/).

Vitoria-Gasteiz, 2025eko azaroaren 4a.

Ingurumen Administrazioaren zuzendaria,

NICOLAS GARCIA-BORREGUERO URIBE.


Azterketa dokumentala