
221. zk., 2025eko azaroaren 17a, astelehena
- Bestelako formatuak:
- PDF (890 KB - 105 orri.)
- EPUB (6613 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Beste iragarki ofizial batzuk
OGASUN ETA FINANTZA SAILA
4888
JAKINARAZPENAK, premiamendu-probidentzia batzuei buruzkoak.
Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasun Nagusiaren Dirubilketa Erregelamendua onartzen duen urtarrilaren 12ko 1/2021 Dekretuaren 73. artikuluan xedatutakoaren arabera, eta Tributuen abenduaren 17ko 58/2003 Lege Orokorraren 109. artikuluari eta hurrengoei dagokienez, ahalegina egin da, birritan, kasuan kasuko interesdunari jakinarazpena egiten, baina ezinezkoa izan da, administrazio honi egotzi ezin zaizkion arrazoiengatik. Hori dela eta, iragarki honen bidez, aditzera ematen da jakinarazi gabe daudela jarraian zehaztutako interesdunei eta prozedurei dagozkien egintzak.
Ondorioz, dei egiten zaie interesdunei edo horien legezko ordezkariei –behar bezala egiaztatuak– jakinarazpena jasotzera ager daitezen, Eusko Jaurlaritzako nahitaezko diru bilketako bulegoetan, 15 egun naturaleko epean, iragarki hau Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera. Ondoren adierazten dira bulegoen helbideak.
Epe hori amaitu eta interesduna agertu ez bada, epemugaren hurrengo egunetik aurrera jakinarazitzat joko da, lege-ondorio guztietarako, hari dagokion premiamendu-probidentzia (eranskinean zehazten da balio-identifikatzailea).
Jakinarazten da, halaber, ordezkaritza, ematekotan, Tributuen abenduaren 17ko 58/2003 Lege Orokorraren 45. eta 46. artikuluetan xedatutakoaren arabera eman beharko duela.
(Ikus .PDF)
Vitoria-Gasteiz, 2025eko urriaren 24a.
Finantza Politikako eta Gizarte Aurreikuspeneko zuzendaria,
ARANTZA LARRAURI ARANGUREN.
RSS