Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

221. zk., 2025eko azaroaren 17a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

OSASUN SAILA
4885

EBAZPENA, 2025eko urriaren 31koa, Osasuneko eta Eraldaketa Digitaleko sailburuordearena, Osasuneko sailburuordearen 2024ko abenduaren 16ko Ebazpena aldatzen duena. Ebazpen horren bidez, «Osasun-arloko ikerketa-jarduera sustatzea» lerroan 2024ko deialdira aurkeztutako osasun-arloko ikerketa- eta garapen-proiektuetarako laguntzak eman ziren.

Osasuneko sailburuaren 2024ko apirilaren 30eko Aginduaren bidez, osasun-arloko ikerketa eta garapenerako 2024ko laguntzen deialdia onartu zen (2024ko maiatzaren 14ko EHAA, 93. zk.).

Balorazio-batzordeak laguntza-eskabideak kalifikatu ondoren, eta deialdiaren oinarri arautzaileetan xedatutako jarduketak egin ondoren, 2025eko urtarrilaren 23ko EHAAn (15. zk.) argitaratu zen Osasuneko sailburuordearen 2024ko abenduaren 16ko Ebazpena, zeinaren bidez ematen baitira 2024ko deialdian aurkeztutako osasun-arloko ikerketa- eta garapen-proiektuetarako laguntzak («Ikerketa sanitarioaren jarduera sustatzea» lerroa).

I. eranskinean – Osasun-arloko ikerketa-jarduera sustatzeko 2024ko deialdian aurkeztu eta onartu diren ikerketa- eta garapen-proiektuen (I+G) eskabideen zerrenda –, «Proiektu biomedikoak» atalean, «Arrisku metabolikoa eta neurologikoa haurtzaroan» izeneko osasun-arloko ikerketa- eta garapen-proiektua ageri da:«Plazentatik egindako iragarpenak (PredPlacenta)», eta espediente-zenbakia: 2024111079.

Proiektu hori honako laguntza hauen bidez finantzatzen da, erakunde onuradun eta zenbateko bakoitzeko:

1.– Biobizkaia Osasun Ikerketa Institutua Elkartea: 71.611,00 euro.

2.– Biogipuzkoa Osasun Ikerketa Institutua Elkartea: 13.269,95 euro.

3.– Bioaraba Osasun Ikerketa Institutua Elkartea: 22.869,00 euro.

Osasuneko eta Eraldaketa Digitaleko sailburuordearen ebazpen baten bidez, entitate onuraduna aldatzeko baimena eman da, erakunde interesdunek eskatuta, eskabidea guztiz bat datorrelako Osasuneko sailburuaren 2024ko apirilaren 30eko Aginduaren 17. artikuluan ezarritakoarekin.

Osasuneko sailburuaren 2024ko apirilaren 30eko Aginduaren 13. artikuluan eta Dirulaguntzen Araubidea Erregulatzeko abenduaren 21eko 20/2023 Legearen 26.2 artikuluan xedatutako publikotasun-ondorioetarako, honako hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Osasuneko sailburuordearen 2024ko abenduaren 16ko Ebazpenaren «Proiektu biomedikoak» ataleko I. eranskina aldatzea. Ebazpen horren bidez, 2024ko deialdira («Osasun-arloko ikerketa-jarduera sustatzea» lerroa) aurkeztutako osasun-arloko ikerketa- eta garapen-proiektuetarako laguntzak ematen dira. Ebazpen hori 2025eko urtarrilaren 23ko EHAAn argitaratu zen, 15. zenbakian.

Aldaketa ebazpen honen eranskinaren bidez jakinarazten da.

Bigarrena.– Ebazpen honek ez dio amaiera ematen administrazio-bideari, eta Osasuneko sailburuari gora jotzeko errekurtsoa aurkez dakioke, hilabeteko epean, ebazpena jakinarazi eta hurrengo egunetik aurrera, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 121. eta 122. artikuluetan xedatutakoaren arabera.

Vitoria-Gasteiz, 2025eko urriaren 31.

Osasuneko eta Eraldaketa Digitaleko sailburuordea,

GONZALO TAMAYO MEDEL.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala