
221. zk., 2025eko azaroaren 17a, astelehena
- Bestelako formatuak:
- PDF (142 KB - 3 orri.)
- EPUB (130 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
BESTELAKO XEDAPENAK
EKONOMIA, LAN ETA ENPLEGU SAILA
4875
EBAZPENA, 2025eko urriaren 30ekoa, Laneko eta Gizarte Segurantzako zuzendariarena, zeinaren bidez xedatzen baita Eusko Jaurlaritzako zentroetan euren zerbitzuak ematen dituzten garbiketa-enpresa emakidadunen langileen soldatak eguneratzeko eta atzerakinak ordaintzeko (2024. urtea) akordio partziala erregistratu, gordailutu eta argitaratzea (hitzarmen-kodea: 86100053012013).
AURREKARIAK
2025eko urriaren 8an aipatutako Hitzarmen Kolektiboaren Batzorde Negoziatzailearen hitzarmenari buruzko dokumentazioa aurkeztu da REGCON erregistroan.
ZUZENBIDE-OINARRIAK
Lehenengoa.– Lehendakariaren ekainaren 23ko 18/2024 Dekretuak (zeinaren bidez Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio orokorreko sailak sortu, ezabatu eta aldatzen baitira eta sail bakoitzaren egitekoak eta jardun-arloak finkatzen) Ekonomia, Lan eta Enplegu Saila sortu zuen 2. artikuluan, eta, 7. artikuluan ezarritakoaren arabera, sail horrek lan-arloko legeek lan-harremanei buruz ezartzen dutena egikaritu behar du, besteak beste.
Bigarrena.– Sinatutako akordioak Langileen Estatutuari buruzko Legearen testu bategineko 85., 87., 88., 89. eta 90. artikuluek xedatutako eskakizunak betetzen ditu.
Hirugarrena.– Aurkeztu den akordioa inskribatu beharreko egintza bat da, 2010eko maiatzaren 28ko 713/2010 Errege Dekretuaren 2.1.a) artikuluan aurreikusitakoari jarraikiz. Inskripzio-eskaera eta erantsitako dokumentazioa aztertuta, egiaztatu da legez eskatzen diren baldintzak betetzen dituela eskaerak; beraz, bat etorriz Euskal Autonomia Erkidegoko lan-hitzarmen eta akordio kolektiboen eta berdintasun-planen erregistroari eta gordailuari buruzko 2011ko urtarrilaren 25eko 9/2011 Dekretuak (2023ko otsailaren 14ko 20/2023 Dekretuaren bidez aldatuak) 9. artikuluan xedatutakoarekin, hau
EBAZTEN DUT:
Lehenengoa.– Hitzarmena Euskal Autonomia Erkidegoko Lan Hitzarmen eta Akordio Kolektiboen eta Berdintasun Planen Erregistroan inskribatzeko eta gordailutzeko agintzea, eta alderdiei jakinaraztea.
Bigarrena.– Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara dadila agintzea.
Vitoria-Gasteiz, 2025eko urriaren 30a.
Laneko eta Gizarte Segurantzako zuzendaria,
MARÍA VICTORIA PORTUGAL LLORENTE.
AKORDIO PARTZIALA, JARRAIAN ZEHAZTUTAKO EUSKO JAURLARITZAKO ZENTROETAN EUREN ZERBITZUAK EMATEN DITUZTEN GARBIKETA-ENPRESA EMAKIDADUNEN LANGILEEN SOLDATAK EGUNERATZEKO ETA 2024AN SORTUTAKO ATZERAKINAK ORDAINTZEKOA: LAKUA, SAMANIEGO, ARKAUTIKO AKADEMIA, SEGURTASUN SAILEKO BULEGOAK, EUSKO LEGEBILTZARRA, EJIE-EUSKO JAURLARITZAKO DOKUMENTAZIO ZENTROA, EMAKUNDE, ARARTEKOAREN BULEGOA, HERRI KONTUEN EUSKAL EPAITEGIA, GASTEIZKO JUSTIZIA JAUREGIA, LEHENDAKARITZA, EUSKADIKO ZERGA KOORDINAZIORAKO ORGANOA/SOS DEIAK, NEIKER-ARKAUTIKO GRANJA EREDUA, CRL/LHK, ZUZENEAN, ARABAKO ETA BIZKAIKO OSALAN ZENTROAK, ARABAKO, BIZKAIKO ETA GIPUZKOAKO PROBINTZIA-ARTXIBO HISTORIKOAK ETA EUSKO JAURLARITZAK GIPUZKOAN ETA BILBON DITUEN KUDEAKETA BATERATUKO ZENTROAK
Vitoria-Gasteiz, 2025eko urriaren 7a.
Bildu dira Gasteizen, Lan Harremanen Kontseiluan, batetik, ISS Facility Services, SA eta Clece SA/Zaintzen, SA, patronaleko ordezkari gisa, eta, bestetik, UGT, LAB, CCOO eta USO (negoziazio-batzordeko langileen aldean daukan ordezkaritza % 53,33koa da, 2013ko uztailaren 2ko eratze aktan jasota dagoenez) sindikatuak.
ADOSTU DUTE:
Lehenengoa.– Hitzarmenaren aurreraeragina aplikatuz aurreikusitako soldata-igoerak onartzea, hitzarmenaren 48. artikuluan jasotako eran. Hona hemen:
– 2024. urtea: % 2,5.
Bigarrena.– Enpresek konpromisoa hartzen dute, batetik, aipatutako igoerek sortutako atzerakin guztiak ordaintzeko, eta, bestetik, langileen soldatak eguneratzeko, eranskineko soldata-taularen arabera.
Akordio horrekin amaitutzat eman da 2024. urterako hitzarmen kolektiboaren soldata-eguneraketa.
Hirugarrena.– Akordio honek eraginkortasuna izango du Langileen Estatutuari buruzko Legearen testu bategineko 87., 88. eta 89. artikuluen babesean, eta argitaratzen denetik aurrera nahitaez bete beharko da. Hura izapidetzeko, Lan Harremanen Kontseiluari ematen diogu baimena. Edonola ere, akordioa argitaratzen denetik, enpresek hilabeteko epea izango dute atzerakinak ordaintzeko.
ERANSKINA
2024. URTEKO SOLDATA-TAULA (% 2,5)
(Ikus .PDF)
Igandeetako eta jaiegunetako plusa: 36,80.
RSS