
221. zk., 2025eko azaroaren 17a, astelehena
- Bestelako formatuak:
- PDF (153 KB - 2 orri.)
- EPUB (118 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
BESTELAKO XEDAPENAK
EKONOMIA, LAN ETA ENPLEGU SAILA
OGASUN ETA FINANTZA SAILA
4874
211/2025 DEKRETUA, azaroaren 4koa, zeinaren bidez kredituak gaitzen baitira 3112 programan (Lana), Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren 2025. urterako aurrekontuko 9211 programan (Espainiako Sektore Publikoarekiko Finantza Harremanak) diru-sarrerak izateagatik, eta Osalan-Segurtasun eta Osasunerako Euskal Erakundearen kreditu gehigarria baimentzen baita, 577.040,63 euroko zenbatekoarekin.
Lan eta Gizarte Ekonomiako uztailaren 16ko TES/835/2025 Aginduak lurraldeka banatzen ditu 2025eko ekitaldirako laneko arriskuen prebentzioaren arloko ekintzetarako kredituak, Estatuko Aurrekontu Orokorren kargura finantzatuak. Funtsak banatzeko ezarritako irizpidearen arabera. Euskal Autonomia Erkidegoari dagokion zenbatekoa 577.264,97 eurokoa da.
Kopuru horretatik % 75eko lehenengo ordainketa jaso da, 432.724,39 euro, aurreko ekitaldiko kreditu ez-konprometitua (224,34 euro) deskontatu ondoren, eta gainerakoa 2025eko ekitaldia amaitu aurretik jasotzea aurreikusten da. Beraz, Ekonomia, Lan eta Enplegu Sailak 577.040,63 euro gaitzeko eskatzen du lan-arriskuen prebentzioaren arloko ekintzetarako, eta ekintza horien kudeaketa Osalan erakunde autonomoari dagokiola kontuan hartuta, erakunde horrek kreditu gehigarria eskatu du, kopuru berekoa, aipatutako ekintzak gauzatu ahal izateko.
Horregatik, kreditua gaitzen da, bat etorriz Euskal Autonomia Erkidegoko aurrekontuen erregimenaren arloan indarrean dauden lege xedapenen testu bategina onartzen duen maiatzaren 24ko 1/2011 Legegintza Dekretuaren 82. eta 83. artikuluetan xedatutakoarekin.
Halaber, aipatutako testu bateginaren 95. artikuluaren arabera, kreditu osagarrirako beharra organismo autonomo batean sortzen bada, gobernuak baimendu behar du Ogasun eta Finantza Sailaren proposatuta, baldin eta zenbatekoa organismo autonomoaren aurrekontuan bildutako ordainketa-kreditu guztien % 3 eta % 5 bitartekoa bada.
Horrenbestez, Ogasun eta Finantzetako sailburuak eta Jaurlaritzako bigarren lehendakariorde eta Ekonomia, Lan eta Enpleguko sailburuak proposatuta, eta Gobernu Kontseiluak 2025eko azaroaren 4ko bilkuran proposamena eztabaidatu eta onartu ondoren, hau
EBAZTEN DUT:
1. artikulua.– Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorraren 2025eko ekitaldiko aurrekontuan kreditu batzuk gaitzea onartzea, gastuen egoera-orri honetan:
(Ikus .PDF)
Kreditu hori sortu da diru-kopuru bera lortu delako honako diru-sarreren egoera-orri honetan:
(Ikus .PDF)
2. artikulua.– Ordainketa-kreditu gehigarri bat baimentzea Osalan erakunde autonomoaren 2025eko ekitaldirako aurrekontuan, 3113 programan (Laneko segurtasuna eta osasuna), 577.040,63 eurokoa, zehaztapen honekin bat etorriz:
Gastuen egoera:
(Ikus .PDF)
Sarreren egoera-orria:
(Ikus .PDF)
Funtsak laneko arriskuen prebentzioaren arloko ekintzak finantzatzeko erabiliko dira.
AZKEN XEDAPEN BAKARRA.– Indarra hartzea.
Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunean hartuko du indarra dekretu honek.
Vitoria-Gasteizen, 2025eko azaroaren 4an.
Lehendakaria,
IMANOL PRADALES GIL.
Jaurlaritzako bigarren lehendakariorde eta Ekonomia, Lan eta Enpleguko sailburua,
MIGUEL TORRES LORENZO.
Ogasun eta Finantzetako sailburua,
NOËL D'ANJOU OLAIZOLA.
RSS