
221. zk., 2025eko azaroaren 17a, astelehena
- Bestelako formatuak:
- PDF (134 KB - 1 orri.)
- EPUB (105 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
AGINTARIAK ETA LANGILEAK
Izendapenak, egoerak eta gorabeherak
JUSTIZIA ETA GIZA ESKUBIDEEN SAILA
4871
AGINDUA, 2025eko azaroaren 10ekoa, Justizia eta Giza Eskubideen sailburuarena, zeinaren bidez notarioak izendatzen baitira, Euskal Autonomia Erkidegoan hutsik dauden notariotzak betetzeko lehiaketa ebatzi izanaren ondorioz.
Ikusi da hutsik dauden notariotzak betetzeko bideratutako espedientea. Notariotza horiek Segurtasun Juridikoaren eta Fede Publikoaren Zuzendaritza Nagusiaren 2025eko irailaren 15eko Ebazpenaren bidez deitutako lehiaketa arruntean sartu ziren (2025eko irailaren 22ko Estatuko Aldizkari Ofiziala), eta, Autonomia Estatutuaren 10.22 artikuluan xedatutakoarekin bat etorriz, lehendakariaren ekainaren 23ko 18/2024 Dekretuak –Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorreko sailak sortu, ezabatu eta aldatzen dituena eta sail bakoitzaren egitekoak eta jardun-arloak finkatzen dituena– emandako ahalmenez baliatuta, honako hau
EBAZTEN DUT:
Lehenengoa.– Iragarri diren Euskal Autonomia Erkidegoko notariotzak betetzeko, ondoren aipatzen diren notarioak izendatzea.
Barakaldoko notariotza: Laura Bonilla García andrea (arrazoia: María José Basterra Pinilla andrearen eszedentzia).
Durangoko notariotza: Luis Felipe Alamillos Granados jauna (arrazoia: Nestor José Almarza De la Peña jaunak erretiroa hartu du).
Eibarko notariotza: María Longarte Ulacia andrea (arrazoia: María Dolores García Sillero andrearen lekualdatzea).
Laudioko notariotza: Pedro Álvarez Blanco jauna (arrazoia: María Josefa Gomeza Villa andrearen lekualdatzea).
Zarauzko notariotza: María de las Mercedes Hernáiz Gómez-Degano andrea (arrazoia: Félix María Isaac González de Echávarri Ara jaunak erretiroa hartu du).
Tolosako notariotza: Fernando Martínez Segura jauna (arrazoia: María Teresa Pérez Dapena andrearen lekualdatzea).
Bigarrena.– Agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea.
Agindu honek amaiera ematen dio administrazio-bideari, eta, beraren aurka, aukerako berraztertze-errekurtsoa aurkez dakioke Justizia eta Giza Eskubideen sailburuari, hilabeteko epean, agindua jakinarazi eta hurrengo egunetik aurrera; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke, Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salan, bi hilabeteko epean, agindua jakinarazi eta hurrengo egunetik aurrera.
Vitoria-Gasteiz, 2025eko azaroaren 10a.
Justizia eta Giza Eskubideen sailburua,
MARÍA JESÚS CARMEN SAN JOSÉ LÓPEZ.
RSS