
220. zk., 2025eko azaroaren 14a, ostirala
- Bestelako formatuak:
- PDF (92 KB - 1 orri.)
- EPUB (107 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Pribatuen iragarkiak
GUK ASESORES INMOBILIARIOS, S. COOP. PEQUEÑA
4868
IRAGARKIA, Guk Asesores Inmobiliarios, S. Coop. Pequeña sozietatea desegiteari eta likidatzeari buruzkoa.
Indarrean dagoen araudian ezarritakoa betez, honako hau jakinarazten da, herritar oro jakitun egon dadin: 2025eko urriaren 15ean egindako ezohiko batzar orokor eta unibertsalean, aho batez erabaki zen «Guk Asesores Inmobiliarios, S. Coop. Pequeña» sozietatea desegitea eta likidatzea; horretaz gain, likidazio-balantzea onartu zen, bai eta sozietatearen ondasunak banatzeko likidatzaileak aurkeztutako proiektua ere. Interesdunek eskuragarri dituzte kooperatiba-sozietatea desegiteko eta likidatzeko agiriak, sozietatearen egoitzan.
Donostia / San Sebastián, 2025eko azaroaren 4a.
Likidatzailea,
IÑIGO BERASATEGUI VICENTE.
RSS