
220. zk., 2025eko azaroaren 14a, ostirala
- Bestelako formatuak:
- PDF (145 KB - 7 orri.)
- EPUB (508 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
BESTELAKO XEDAPENAK
KULTURA ETA HIZKUNTZA POLITIKA SAILA
4852
EBAZPENA, 2025eko urriaren 31koa, Kulturako sailburuordearena, Jaurlaritzako lehenengo lehendakariorde eta Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuaren 2025eko martxoaren 18ko Aginduaren babesean aurkeztutako musika-jarduera profesionaletarako dirulaguntza-eskabideen gainean hartutako ebazpenaren berri ematen duena.
2025eko martxoaren 28an, Jaurlaritzako lehenengo lehendakariorde eta Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuaren 2025eko martxoaren 18ko Agindua argitaratu zen EHAAn. Agindu horren bidez, musika jarduera profesionaletarako dirulaguntzak emateko modua arautzen da.
Aipaturiko Aginduaren 13.1 artikuluan ezarritakoaren arabera, deialdian aurreikusitako dirulaguntzen ebazpena prozeduran interesdun diren guztiei jakinaraziko zaie eta Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da ebatzitako deialdiaren erreferentzia, guztiek horren berri izan dezaten.
Ondorioz, hauxe
EBAZTEN DUT:
Lehenengoa.– Kulturako eta Hizkuntza Politikako sailburuaren 2025eko martxoaren 18ko Aginduaren babesean deitutako modalitate bakoitzerako emandako dirulaguntzen eta pertsona edo entitate onuradunen zerrenda argitaratzea (I. eranskina), baita ukatutako eta artxibatutako eskabideen zerrenda ere (II. eranskina).
Bigarrena.– Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara dadila agintzea, jendeak horren berri izan dezan.
Vitoria-Gasteiz, 2025eko urriaren 31.
Kulturako sailburuordea,
ANDONI ITURBE AMOREBIETA.
RSS