
220. zk., 2025eko azaroaren 14a, ostirala
- Bestelako formatuak:
- PDF (99 KB - 2 orri.)
- EPUB (106 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
BESTELAKO XEDAPENAK
LEHENDAKARITZA
4851
21/2025 DEKRETUA, azaroaren 7koa, lehendakariarena, Euskal Gizataldeekiko Harremanetarako Aholku Batzordeko kideak izendatzen dituena.
Apirilaren 11ko 234/1995 Dekretuak, euskal gizataldeekiko harremanetarako organoak arautzen dituenak, 7. artikuluan lehendakariari ematen dio Euskal Gizataldeekiko Harremanetarako Aholku Batzordeko kideak eta ordezkoak lau urterako izendatzeko ahalmena, nahiz eta epea luza daitekeen. Batzordean ordezkatuta dauden erakundeek aldez aurretik aukeratuko dituzte kide horiek.
Euskal Gizataldeekiko Harremanetarako Aholku Batzordeko kideen izendapena otsailaren 29ko 8/2024 Dekretuaren bitartez egin zen. XIII. Legegintzaldiaren hasieraren eta erakunde batzuetako hauteskunde-prozesuen ondorioz Eusko Jaurlaritzaren eta Eusko Legebiltzarraren osaeran gertatutako aldaketekin bat etorriz, lau urterako izendatu behar dira Euskal Gizataldeekiko Harremanetarako Aholku Batzordeko kideak.
Hori dela eta, hauxe
XEDATZEN DUT:
Artikulu bakarra.– Euskal Gizataldeekiko Harremanetarako Aholku Batzordeko kideak izendatzea.
Batzordeburua: Imanol Pradales Gil jauna, Eusko Jaurlaritzaren lehendakaria.
Batzordeburuordea: Ander Caballero Barturen jauna, Kanpo Harremanen eta Euskadi Globalaren idazkari nagusia.
Idazkaria: Ziortza Olano Astigarraga andrea, Kanpoan den Euskal Komunitatearentzako zuzendaria.
Batzordekideak:
Irene Larraza Aizpurua andrea, Kultura eta Hizkuntza Politika Saileko kultura arloaren ordezkari gisa.
Jakes Aguirrezabal Iribar jauna, Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Saileko turismo eta merkataritza arloaren ordezkaria.
María Elena Pérez Barredo andrea, Lan eta Enplegu Saileko lan eta gizarte-segurantza arloaren ordezkari gisa.
Josune Zabala Alberdi andrea, Hezkuntza Saileko hezkuntza arloaren ordezkari gisa.
Pablo García Astrain jauna, Etxebizitza eta Hiri Agenda Saileko etxebizitza arloaren ordezkari gisa.
Eneritz Bilbao Esparta andrea, Ogasun eta Finantza Saileko ogasun arloaren ordezkari gisa.
Nagore Bonilla Gabarain andrea, Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasun saileko industria arloaren ordezkaria.
Miren Zabala Basterrechea andrea, Arabako Foru Aldundiaren ordezkari gisa.
Elixabete Etxanobe Landajuela andrea, Bizkaiko Foru Aldundiaren ordezkari gisa.
Félix María Urkola Iriarte jauna, Gipuzkoako Foru Aldundiaren ordezkari gisa.
Esther Apraiz Fernández la Peña andrea, euskal udalen ordezkari gisa.
Edurne Benito del Valle Fernandez andrea, Eusko Legebiltzarraren ordezkari gisa.
Naiara Bedialauneta Bilbao andrea, Eusko Legebiltzarraren ordezkari gisa.
Jon Zarate Sesma jauna, Euskal Herriko Unibertsitatearen ordezkari gisa.
Jean Flesher jauna, euskal etxeen ordezkari gisa.
Juan Pedro Arin jauna, euskal etxeen ordezkari gisa.
Eneko Dorronsoro Senosiain jauna, euskal etxeen ordezkari gisa.
Asun Garikano Iruretagoiena andrea, Euskaltzaindiaren ordezkari gisa.
XEDAPEN INDARGABETZAILE BAKARRA
Indargabetuta geratzen da 8/2024 Dekretua, otsailaren 29koa, lehendakariarena, Euskal Gizataldeekiko Harremanetarako Aholku Batzordeko kideak izendatzen dituena.
AZKEN XEDAPEN BAKARRA
Dekretu honek ematen den egunetik aurrera izango ditu ondorioak, hargatik eragotzi gabe Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea.
Vitoria-Gasteizen, 2025eko azaroaren 7an.
Lehendakaria,
IMANOL PRADALES GIL.
RSS