Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

220. zk., 2025eko azaroaren 14a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILEAK

Oposizioak eta lehiaketak

EUSKO LEGEBILTZARRA
4850

ERABAKIA, 2025eko azaroaren 4koa, Eusko Legebiltzarreko Mahaiarena, zeinaren bidez deitzen baita Eusko Legebiltzarreko Goi Mailako Teknikarien Kidegoko karrerako funtzionario gisa sartzeko ohiko hautaketa-prozesurako deialdia, aurrekontu eta kontratazioko teknikari plaza bat txanda irekian betetzeko, sarbide orokorraren bidez.

Eusko Legebiltzarreko Mahaiak 2025eko azaroaren 4an hartutako erabakia betetzeko, agintzen dut:

Lehenengoa.– Deialdia egitea Eusko Legebiltzarreko Goi Mailako Teknikarien Kidegoan karrerako funtzionario gisa sartzeko ohiko hautaketa-prozesurako aurrekontu eta kontratazioko teknikari-lanpostu bat txanda irekian betetzeko, sarbide orokorraren bidez, 2022ko enplegu publikoaren eskaintza onetsi zuen Mahaiaren 2022ko ekainaren 14ko erabakiaren ondorioz (Eusko Legebiltzarraren Aldizkari Ofiziala, 95. zk., 2022ko ekainaren 17koa).

Bigarrena.– Eusko Legebiltzarraren Aldizkari Ofizialean argitaratzea Mahaiak 2025eko azaroaren 4an onetsitako oinarri espezifikoak jasotzen dituen eranskina, aipatutako hautaketa-prozesurako.

Oinarriak eskuragarri daude honako helbide elektronikoan: https://www.legebiltzarra.eus/oposic/e_oposic_1.html

Hirugarrena.– Eusko Legebiltzarrean karrerako funtzionario gisa sartzeko hautaketa-prozesuen oinarri orokorren arabera, zeinak Mahaiak 2022ko ekainaren 28an onetsi baitzituen, eskabideak aurkezteko epea hasiko da, deialdia Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu ondoren, 2025eko azaroaren 15ean, eta amaituko da 2025eko abenduaren 4ko 23:59an.

Laugarrena.– Eusko Legebiltzarreko Mahaiaren 2025eko azaroaren 4ko erabakiaren aurka aukerako berraztertzeko errekurtsoa jarri ahal izango da, organo horretan bertan, hilabeteko epean, erabakia Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik kontatzen hasita, edo zuzenean administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jarri ahal izango da Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Auzitegi Nagusian, bi hilabeteko epean, erabakia Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik kontatzen hasita.

Vitoria-Gasteiz, 2025eko azaroaren 4a.

Eusko Legebiltzarreko lehendakaria,

BAKARTXO TEJERIA OTERMIN.


Azterketa dokumentala