
220. zk., 2025eko azaroaren 14a, ostirala
- Bestelako formatuak:
- PDF (93 KB - 1 orri.)
- EPUB (98 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
AGINTARIAK ETA LANGILEAK
Izendapenak, egoerak eta gorabeherak
KULTURA ETA HIZKUNTZA POLITIKA SAILA
4846
HUTS-ZUZENKETA, honako dekretu honena: 14/2017 Dekretua, urtarrilaren 10ekoa, Helduen Alfabetatze eta Berreuskalduntzerako Erakundeko (HABE) zuzendaria izendatzeko dena.
Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkariari buruzko abenduaren 23ko 217/2008 Dekretuaren 18.2.b) artikuluan xedatzen denez, argitaratzeko bidalitako testuan dauden hutsak edo omisioak Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako Zuzendaritzak zuzenduko ditu, baldin eta nabarmenak badira, dokumentuen esanahia aldatzen ez badute, eta nahasbiderik ez sortzeko komeni bada. Zuzenketa egiteko eskaria testua argitaratzeko agindua eman duen organoak egingo du.
Horrelako hutsak atzeman dira dekretu honen argitalpenean: 14/2017 Dekretua, urtarrilaren 10ekoa, Helduen Alfabetatze eta Berreuskalduntzerako Erakundeko (HABE) zuzendaria izendatzeko dena (2017ko urtarrilaren 13ko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria, 9. zk.). Beraz, dagokion zuzenketa egiten da hemen.
2017/174 (1/1) orrialdean, izenburuaren atalean,
hau dio:
«14/2017 DEKRETUA, urtarrilaren 10ekoa, Helduen Alfabetatze eta Berreuskalduntzerako Erakundeako (HABE) zuzendaria izendatzeko dena.»
Baina hau esan behar du:
«14/2017 DEKRETUA, urtarrilaren 10ekoa, Helduen Alfabetatze eta Berreuskalduntzerako Erakundeako (HABE) zuzendari nagusia izendatzeko dena.»
2017/174 (1/1) orrialdean, 1. artikuluan,
hau dio:
«1. artikulua.– Jokin Azkue Arrastoa jauna Helduen Alfabetatze eta Berreuskalduntzerako Erakundeko (HABE) zuzendari izendatzea.»
Baina hau esan behar du:
«1. artikulua.– Jokin Azkue Arrastoa jauna Helduen Alfabetatze eta Berreuskalduntzerako Erakundeko (HABE) zuzendari nagusi izendatzea.»
RSS