Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

219. zk., 2025eko azaroaren 13a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

INDUSTRIA, TRANTSIZIO ENERGETIKO ETA JASANGARRITASUNAREN SAILA
4843

IRAGARKIA, 2025eko urriaren 31koa, Arabako Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasuneko lurralde-ordezkariarena, zeinaren bidez jendaurrean jartzen baitira Vitoria-Gasteizko (Araba) udal-mugarteko «PSFV Olarizu» proiektuaren eta ebakuazio-azpiegituraren aurretiazko administrazio-baimenerako, administrazio-baimenerako eta ingurumen-inpaktuaren adierazpenerako eskaerak.

Energia elektrikoa ekoizteko, garraiatzeko eta banatzeko instalazioen administrazio-baimenaren prozedurak arautzen dituen martxoaren 31ko 48/2020 Dekretuaren 10. artikuluan, eta Sektore Elektrikoari buruzko abenduaren 26ko 24/2013 Legearen 53. artikuluan aurreikusitako ondoreetarako, bat etorrita Ingurumen Ebaluazioari buruzko abenduaren 9ko 21/2013 Legearekin eta Euskadiko Ingurumen Administrazioaren abenduaren 9ko 10/2021 Legearekin, jendaurrean jartzen dira «PSFV OLARIZU» izeneko energia fotovoltaikoa sortzeko instalazioari eta hari lotutako azpiegiturei dagozkien proiektua eta ingurumen-inpaktuaren azterketa.

Espedientea: 01-GE-Y-2024-00059.

● Proiektuak: «PSFV Olarizu» eta «PSFV Olarizuko ebakuazio-lerroa 30 kv»; hauek barne hartzen ditu:

– 4,73 MW-ko potentzia instalatuko instalazio fotovoltaikoa. Hauek ditu: 750 Wp-ko 7.140 modulo, 300 kW-ko 15 inbertsore eta 300 kW-ko inbertsore bat, eta 3.000 kVA-ko 2 transformazio-zentro. Denak Vitoria-Gasteizko (Araba) udal-mugartean.

– 2.480 m-ko tentsio ertaineko (30 kV) aireko eta lurpeko linea, transformazio-zentro batetik sekzionamendu-zentroraino.

– Ebaketa-zentro bat, 30 kV-ekoa, lotunetik hurbil kokatua.

● Xedea: energia elektrikoa sortzea eguzki-energia fotovoltaikoaren teknologia berriztagarriaren bidez.

● Eskatzailea: Renew Green Generator III SL (IFZ: B72746514).

● Eskaeraren xedea: aurretiazko administrazio-baimena eta ingurumen-inpaktuaren adierazpena.

● Eraginpeko udal-mugartea: Vitoria-Gasteiz (Araba).

● Garraio-sarerako ebakuazio-puntua: «STR Olarizu» azpiestazioa, 30 kV-koa, I-DE Redes Eléctricas Inteligentes-ena.

● Gastuen aurrekontua (BEZik gabe): 2.159.615,61 euro.

Proiektu honen aurretiazko administrazio-baimena ematea Arabako Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasuneko Lurralde Ordezkaritzaren eskumena da, eta informazio publikoaren izapidea bete behar du. Hain zuzen ere, ingurumen-inpaktuaren azterketarekin batera egingo da izapide hori, bat etorriz Ingurumen Ebaluazioari buruzko abenduaren 9ko 21/2013 Legearen 36. artikuluarekin.

Horren berri ematen da, interesdunek eta herritarrek oro har dokumentazioa aztertu ahal izateko, Arabako Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasuneko Lurralde Ordezkaritzan (Samaniego kalea 2 – Vitoria-Gasteiz) edo esteka honetan: https://www.euskadi.eus/energia-eta-meategi-inguruko-proiektuei-buruzko-informazioa/web01-a2energi/eu/

Iragarki hau argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera, 30 egun balioduneko epea egongo da egoki iritzitako alegazioak aurkeztu ahal izateko. Arabako Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasuneko Lurralde Ordezkaritzan aurkeztu beharko dira alegazioak, dela idatziz, erregistro orokorrean, dela EAEko Administrazio Publikoaren erregistro elektroniko orokorrean (https://www.euskadi.eus/erregistro-elektroniko-orokorra/web01-sede/eu/). Bestela, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16. artikuluan aurreikusitako moduren batean ere aurkeztu ahal izango dira.

Ohartarazten da pertsona juridikoak, nortasun juridikorik gabeko entitateak eta urriaren 1eko 39/2015 Legearen 14. artikuluan identifikatutako beste subjektu batzuk behartuta daudela administrazio publikoekin bitarteko elektronikoen bidezko harremana izatera, administrazio-prozedura baten edozein izapide egiteko. Hori dela eta, jendaurrean jartzeko izapide honetan alegazioren bat jarri nahi izanez gero, nahitaez aurkeztu beharko dute bitarteko elektronikoen bidez aipatutakoek.

Vitoria-Gasteiz, 2025eko urriaren 31.

Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasuneko Arabako lurralde-ordezkaria,

JAVIER AIZPURU OCHOA DE ERIBE.


Azterketa dokumentala