Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

219. zk., 2025eko azaroaren 13a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

INDUSTRIA, TRANTSIZIO ENERGETIKO ETA JASANGARRITASUNAREN SAILA
4842

IRAGARKIA, 2025eko urriaren 29koa, Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasuneko Bizkaiko lurralde-ordezkariarena, zeinaren bidez jendaurrean jartzen baita 132 kV-ko Ortuella TA - Abanto TA zirkuitu bikoitzeko linea elektrikoa eraberritzeko proiektua, Abanto y Ciérvana-Abanto Zierbena, Ortuella, Santurtzi eta Zierbenako (Bizkaia) udal-mugarteetan.

Jendaurrean jartzen da erreferentziako instalazio elektrikoari buruzko informazioa, martxoaren 31ko 48/2020 Dekretuan xedatutako ondorioetarako (2020-04-20ko EHAA) dekretu horren bidez arautzen dira instalazio hauen administrazio-baimenerako prozedurak: argindarra ekoitzi, garraiatu nahiz banatzeko instalazioak, eta hauetan xedatutakoarekin bat etorriz: Sektore Elektrikoari buruzko abenduaren 26ko 24/2013 Legearen 55. artikulua (2013-12-27ko BOE); Goi-tentsioko lineei buruzko Arautegia eta haren jarraibide tekniko osagarriak (01etik 09ra bitarteko JTO-LAT) otsailaren 15eko 223/2008 Errege Dekretuak onartutakoak (2008-03-19ko BOE); Goi-tentsioko instalazio elektrikoei buruzko arautegia eta haren jarraibide osagarriak (01etik 23ra bitarteko JTO-RAT) onartzen dituen maiatzaren 9ko 337/2014 Errege Dekretua (2014-06-09ko BOE). Izan ere, instalazio horretarako eskatu dituzte aurretiko administrazio-baimena, eraikitzeko baimena eta onura publikoaren deklarazioa.

Erreferentzia: IED/YMM.

Espedientea: 48-AT-Y-2025-00027.

– Eskatzailea: i-DE Redes Eléctricas Inteligentes, S.A.U.

– Kokapena: Abanto y Ciérvana-Abanto Zierbenako, Ortuellako, Santurtziko y Zierbenako (Bizkaia) udal-mugarteetan.

– Aurrekontua, guztira: 1.279.306 euro.

– Helburua: 132 kV-ko Ortuella TA - Abanto TA zirkuitu bikoitzeko linea elektrikoa berrindartzea, Abantoko TAn instalatutako transformazio berrira egokitzeko.

– Instalazioaren ezaugarriak: Roberto Cela Álvarez industria-ingeniariak 2025eko martxoan sinatutako proiektuan adierazitakoak, espedientean daudenak.

Proiektua gauzatzeko aurretiko administrazio-baimena, eraikitzeko baimena, eta onura publikoaren deklarazioa eskatzen dira.

Argitara ematen da hori guztia jendeak horren berri izan dezan, bereziki lursailen jabeek eta jarduketak ukitutako gainerako titularrek. Interesdunen zerrenda iragarki honen amaieran sartu da, berariaz aztertu ahal izan dezaten proiektua, sail honen Bizkaiko Lurralde Ordezkaritzan (Concha Jeneralaren kalea 23, 5. solairua, Bilbao) edo honako url honetan: https://www.euskadi.eus/energia-eta-meategi-inguruko-proiektuei-buruzko-informazioa/web01-a2energi/eu/

Ordezkaritza honetan egoki iritzitako alegazioak aurkeztu ahal izango dira idatzizko euskarri fisikoan edo EAEko Administrazio Publikoaren erregistro elektroniko orokorraren bidez (https://www.euskadi.eus/erregistro-elektroniko-orokorra/web01-sede/eu/) edo Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16. artikuluan xedatutako moduan, iragarki hau argitaratu eta hurrengo egunetik 30 egun balioduneko epean.

Ohartarazten da pertsona juridikoak, nortasun juridikorik gabeko erakundeak eta urriaren 1eko 39/2015 Legearen 14. artikuluan identifikatutako beste subjektu batzuk behartuta daudela administrazio publikoekin bitarteko elektronikoen bidezko harremana izatera, administrazio-prozedura baten edozein izapide egiteko. Hori dela eta, aipatutakoek jendaurrean jartzeko izapide honetan egindako alegazioak nahitaez bitarteko elektronikoen bidez aurkeztu behar dira.

Bilbao, 2025eko urriaren 29a.

Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasuneko Bizkaiko lurralde-ordezkaria,

MARÍA JESÚS MARKAIDA URIARTE.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala