
219. zk., 2025eko azaroaren 13a, osteguna
- Bestelako formatuak:
- PDF (121 KB - 2 orri.)
- EPUB (184 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
BESTELAKO XEDAPENAK
ELANKIDETZA-LANKIDETZARAKO ETA ELKARTASUNERAKO EUSKAL AGENTZIA
4841
EBAZPENA, 2025eko urriaren 31koa, eLankidetza-Lankidetzarako eta Elkartasunerako Euskal Agentziako zuzendariarena, 2025eko urriaren 20ko Ebazpenean hutsak zuzentzekoa. Ebazpen horren bidez, lankidetza-erakundeei laguntzak ematea ebatzi zen, 2025. urterako genero-berdintasunaren aldeko antolaketa-aldaketako prozesuak sustatzeko.
eLankidetza-Lankidetzarako eta Elkartasunerako Euskal Agentziako zuzendariaren 2025eko urriaren 20ko Ebazpenak lankidetza-erakundeei laguntzak ematea ebazten du, 2025. urterako genero-berdintasunaren aldeko antolaketa-aldaketako prozesuak sustatzeko.
Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria arautzen duen abenduaren 23ko 217/2008 Dekretuaren 18.2.c) artikuluan xedatutakoaren arabera, argitaratzeko bidalitako testuan dauden hutsak edo omisioak maila bereko xedapen baten bitartez zuzenduko dira, baldin eta nabarmenak ez badira, eta horiek zuzentzearen ondorioz, dokumentuaren edukia edo esanahia benetan edo itxuraz aldatzen bada.
Era horretako huts bat antzeman da 2025eko urriaren 20ko Ebazpenaren I. eranskinean (2025eko urriaren 31ko EHAA, 209. zk.). Hori dela eta, dagokion zuzenketa egiten da hemen:
Diruz lagundutako eskabideei buruzko ebazpenaren I. eranskinean, hau jartzen du:
(Ikus .PDF)
Baina honela esan behar du:
(Ikus .PDF)
Vitoria-Gasteiz, 2025eko urriaren 31.
eLankidetza-Lankidetzarako eta Elkartasunerako Euskal Agentziako zuzendaria,
FRANCISCO JAVIER CORTÉS FERNÁNDEZ.
RSS