Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

219. zk., 2025eko azaroaren 13a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

KULTURA ETA HIZKUNTZA POLITIKA SAILA
4835

EBAZPENA, 2025eko azaroaren 4koa, Kulturako sailburuordearena, 2025. urtean arte eszenikoak ekoizteko emandako laguntzen berri ematen duena.

2025eko ekainaren 18an argitaratu zen EHAAn, Jaurlaritzako lehenengo lehendakariorde eta Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuaren 2025eko ekainaren 10eko Agindua, zeinaren bidez ezarri baitzen arte eszenikoak ekoizteko dirulaguntzak emateko araubidea.

Agindu horren 11.3 artikuluaren arabera, Kulturako sailburuordeak emandako ebazpenen edukia Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da.

Horiek horrela izanda, hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Jaurlaritzako lehenengo lehendakariorde eta Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuaren 2025eko ekainaren 10eko Aginduaren babesean emandako dirulaguntzak (I eranskina), diruz lagundu ez diren eskabideak (II. eranskina) eta artxibatutako eskabideak (III. eranskina) argitara ematea.

Bigarrena.– Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara dadin agintzea, jendeak horren berri izan dezan.

Vitoria-Gasteiz, 2025eko azaroaren 4a.

Kulturako sailburuordea,

ANDONI ITURBE AMOREBIETA.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala