
219. zk., 2025eko azaroaren 13a, osteguna
- Bestelako formatuak:
- PDF (108 KB - 2 orri.)
- EPUB (122 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
AGINTARIAK ETA LANGILEAK
Izendapenak, egoerak eta gorabeherak
EUSKAL HERRIKO UNIBERTSITATEA
4834
EBAZPENA, 2025eko azaroaren 4koa, Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitateko errektorearena, hurrengo ebazpenaren akatsak zuzentzeko dena: Ebazpena, 2025eko uztailaren 22koa, 2019., 2020., 2021. eta 2022. urteetako Lan Eskaintza Publikoei dagozkien hautaketa prozesuetako gehigarriki esleipendun izan diren pertsonak Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitateko karrerako funtzionario izendatzeko dena.
Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 109.2 artikuluaren arabera, «Administrazio publikoek, beren kabuz edo interesdunek eskaturik, edozein unetan zuzendu ditzakete beren egintzetako errakuntza materialak, egitezkoak edo aritmetikoak.», hortaz, zehazten den akatsa zuzentzen da.
Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitateko errektorearen 2025eko uztailaren 22ko Ebazpenaren bidez, 2019., 2020., 2021. eta 2022. urteetako Lan Eskaintza Publikoei dagozkien hautaketa prozesuetako gehigarriki esleipendun izan ziren pertsonak karrerako funtzionario izendatzen ziren. Ebazpen horren I. eranskineko VII. atalean F602 lanpostua esleitu zitzaion Izaskun Ochandiano Meaberi; esleipendunak lanpostuaz jabetu ondoren bete beharreko lanpostu gisa. Hurrengo esleipenduna, Maider Ibarra Camiruaga izan zen, F1018 lanpostuan.
2025eko maiatzaren 22an, Izaskun Ochandianok adierazi zuen eszedentzia-egoerara pasatzea eskatzen zuela, eta, beraz, F602 lanpostua F602 1 EXC gisa agertu behar zela ebazpenaren eranskinean, eta bigarren aldiz esleitu behar zela, Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitateko errektorearen 2022ko urriaren 20ko ebazpenaren bederatzigarren oinarri orokorra betez.
Maider Ibarra Camiruagak F602 lanpostua eskatu zuen 4. lehentasun ordenarekin; F1018 postua, aldiz, 106. lehentasun ordenarekin eskatu zuen.
Beraz, F602 1 EXC lanpostua Izaskun Ochandianori esleitu behar zaio eta F 602 lanpostua Maider Ibarra Camiruagari.
F1018 lanpostua zerrenda osagarriko hurrengo pertsonari esleitu beharko litzaioke, hau da, Silvia García Marcosi.
2025eko abuztuaren 20ko EHAAn (156. zk.) argitaratu zen Euskal Herriko Unibertsitateko errektorearen 2025eko uztailaren 22ko Ebazpena, zeinaren bidez 2019., 2020., 2021. eta 2022. urteetako Lan Eskaintza Publikoei dagozkien hautaketa prozesuetako gehigarriki esleipedun izan diren pertsonak karrerako funtzionario izendatzen ziren. Ebazpen horretan akatsa atzeman denez, dagokion zuzenketa egiten da ondoren:
2025/3602 (5/8), orrialdean, eranskinean, - VII atala – Menpekoen escala
esaten duen lekuan,
(Ikus .PDF)
Esan behar du.
(Ikus .PDF)
Leioa, 2025eko azaroaren 4a.
UPV/EHUko errektorea,
JOSÉ RAMÓN BENGOETXEA CABALLERO.
RSS