
218. zk., 2025eko azaroaren 12a, asteazkena
- Bestelako formatuak:
- PDF (102 KB - 1 orri.)
- EPUB (108 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Beste iragarki ofizial batzuk
URAREN EUSKAL AGENTZIA
4814
IRAGARKIA, zeinaren bidez jendaurrean jartzen baita Sondika udalerrian (Bizkaia) dagoen putzu batetik urtean 48,5 m3 ur aprobetxatzeko administrazio-emakida eskatzen duen espedientea, ureztatzeko erabiltzeko.
– Espedientea: A-B-2024-0015.
– Eskatzailea: José Ángel Atela Elguezabal.
– Hargunearen kokapena: Sondika (Bizkaia).
– Bilketa-puntua (UTM (ETRS89) koordenatuak): X = 505.068 eta Y = 4.794.717.
– Eskatutako urteko bolumena: 48,5 m3.
– Uraren erabilera: ureztatzea.
– Aprobetxamenduaren deskribapena: Putzutik ponpa bidez hartutako urak mahuka batetik bideratzen dira, ondoren erabiltzeko. Urak 170 m2 inguruko azalera ureztatzeko erabiliko dira (100 m2-ko baratzea, 20 m2-ko fruta-arbolak eta 50 m2-ko berotegia).
Eta hori guztia jendaurrean jartzen da, guztiak jakinaren gainean egon daitezen, hogei (20) eguneko epean, iragarki hau EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik hasita, Jabari Publiko Hidraulikoaren Erregelamendua onartzen duen apirilaren 11ko 849/1986 Errege Dekretuaren 109. artikuluan xedatutakoaren arabera, urriaren 1eko 39/2015 Legearen 83. artikuluarekin lotuta, kaltea jasan dezakeen edonork espedientea aztertu ahal izan dezan eta egokitzat jotzen duen guztia adierazi ahal izan dezan, 39/2015 Legean aurreikusitako moduen bidez, aipatu epean.
Espedientea eskuragarri egongo da, adierazitako epearen barruan, Uraren Euskal Agentzian, bai eta Interneteko atariko Informazio Publikoa atalean ere (https://www.uragentzia.euskadi.eus).
Vitoria-Gasteiz, 2025eko urriaren 30a.
Zuzendari nagusia.
EE (2025eko maiatzaren 23ko Ebazpena).
Aprobetxamenduen arduraduna,
ANABEL MONTILLA OLALDE.
RSS